Ikastetxe arteko XV. herri kirol topaketa

maiatza 13, 2019

Aurten ere Ikastetxe arteko Herri Kirol topaketa aurkeztera gatorkizue.

Froga konbinatua landuko da Sakanako ikastetxe guztietako ikasleen artean.

Aurretik Kañamares aita-semeak trontza eta aizkora erakustaldia egingo dute.

 

Topaketaren berezitasunak hauek izango dira:

Eguna: Maiatzaren 15ean, asteazkena, goizeko 10:00etan hasi.

Tokia: Arbizuko kiroldegian

Froga konbinatua: Txingak, zaku lasterketa, kozkolak, giza-plaza eta sokatira.

Adinak: 6. Mailakoak

Sailkapenik ez, partehartzea eta jai giroa bultzatuko da. Umeak nahastuta parte hartuko dute. Goiz erdian gosari osasuntsua hartuko dute partaide guztiek.

Guztira 231 partaide izango dira, eta 18 irakasle laguntzen.

 

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea

Laguntzailea: Askalats

 

 


<< atzera