Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Immigrazio Zerbitzuak antolatutako txangoa

ARRUAZU SAKANA MANK

Maiatzaren 10erako Zamartzera eta Arruazura txangoa antolatu dugu Immigrazio Zerbitzutik.

Goizeko 9etan Uharte Arakildik oinez aterako da Zamartzeraino. Bertan bisita gidatua eginen da eta hortik San Sebastian baselizaraino jarraituko du txangoak han gosaria egiteko 12:30etan. 13:30etan Arruazura iristea espero da eta bertan bazkaria eginen da 14:00etan, norberak bere bazkaria eman beharko du. Bazkal ondoren 15:30etan jolasak burutuko dira eta 17:30etan etxera itzulera.

Izen emateko epea, apirilaren 30ean bukatzen da eta 648070710 telefonoan, formularioan (ekimena zehaztuz) edo immigrazioa@sakana-mank.eus helbidean egin daiteke.