Uda iristearekin batera herrietako festen denboraldia ere heltzen da eta aurten, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak, estreinakoz “Eraso sexistarik gabeko festen” kanpaina, jarriko du abian.
Aurtengo kanpainarendako aukeratutako lema: Jarain! Eraso sexistarik gabe Sakana libre! izan da. Honela, Sakanako festa guztietan indarkeriaren kontrako irudi bateratu bat jendarteratuko da.
Kanpaina honek bi helburu dauzka, alde batetitk, festa egun eta eremuetan emakumeenganako eraso zein jazarpenen aurka herritarrak sentsibilizatzea. Eta bestetik, errealitate honen aurrean, instutuzio zein jendartearen konpromiso irmoa adieraztea.
Sakanako kanpaina bateratu honek elementu eta osagai ezberdinek osatuko dute:
1-Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako esku morea oinarri hartuta, Sakanako herri bakoitzarendako irudi bat presatu da. Herriko argazki esanguratsu bat eta herriaren izena azalduko dira bertan eta Udalaren esku utziko da hauek festetako programan, karteletan edo pegatinetan jartzeko aukera izango dute.
2-Kanpaina komunikatiboa: Ekainaren 20tik irailaren erdialdera iraungo du kanpainak eta Guaixen astero publizitatea kontratatuko da. (Astero, festak diren herriko iragarkia aterako da.)
3-Sakanako herri guztietan Indarkeria matxistaren kontrako esku moreak banatuko dira.
4- Indarkeria sexistarik gabeko gunea. Sakanako festek irauten duten bitartean Indarkeria seixstarik gabeko gunea jarriko da herri ezberdinetan. Gune hau, indarkeria sexistari aurre egiteko bitartekoak eskura dituen gunea litzateke eta herritarrak indarkeria sexistaren gaiaz kontzientziatzea du helburu. Gune honetan Emagin elkarteko bi formatzaile izango dira hiru orduz bertaratuei argibideak emateko asmoz.
EKAINAK 29, larunbata ARBIZUn 00:00-03:00etara
UZTAILAK 20, larunbata IRURTZUNen 19:30etatik 22:30etara
UZTAILAK 26 ostirala. OLAZTI 00:30-3:30
UZTAILAK 27 larunbata BAKAIKU 00:30-3:30
ABUZTUAK 3 larunbata ETXARRI ARANATZ 00:00-3:00
ABUZTUAK 24 larunbata LAKUNTZA. 1.00-4:00
5-Pankartak. Udaletxetan zein bestelako eraikin publikoetan jartzeko pankartak eta roll upak egingo dira Sakanako lemarekin.