Jarduera Fisikoaren Orientazio zerbitzua

azaroa 20, 2020

Sakanako jarduera fisikorako orientazio zerbitzuak gizarte aktiboagoa lortzea du xede eta Sakanako Mankomunitateak, lekuko osasun zentroek eta udalek elkarlanean sustatutako ekimena da. Helburu nagusia, edozein adineko pertsonen jarduera fisikoaren praktika handitzea da, egoneko bizimoduko aldiak murriztuz.

Horretarako, pertsona bakoitzari egokitutako programak gomendatzen dituen orientatzaileak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Bizi estilo aktiboa eta ohitura osasuntsuak barneratzeko laguntza indibidualizatua.
  • Helburu ezberdinekin: errehabilitazioa, prebentzioa, ongizatea…
  • 6 hilabete arteko iraupeneko programak.
Kontaktua

Iraitz – aktibatu@sakana-mank.eus

Telefonoa: 608697550

Orientazio puntua, Etxarri-Aranazko osasun etxean kokatzen da.

Ordutegia:

  • Asteazkenak – 10:00etatik 14:00etara
  • Ostegunak – 16:00etatik 20:00etara

<< atzera