Liburu bat egingo dugu

otsaila 11, 2021


Liburu bat modu dibertigarrian egiten ikasteko, sormen tailer hau antolatu da. Apirilaren 20an Uharte Arakilgo udaletxeko ganbaran eginen da eta apirilaren 27an Olaztiko Ludotekan. Ikastaroa 17:00etatik 18:30era garatuko da eta, hamar eta hamabi urte bitarteko gazteei zuzendua dago.
Tokiak mugatuak dira, horregatik aldez aurretik izena eman behar da euskara1@sakana-mank.eus helbidean
Antolatzaileak:
Sakanako Mankomunitatea eta Euskal Editoreen Elkartea

<< atzera