Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Migratuei eta errefuxiatuei ongi-etorria egiteko hamabostaldi solidarioa

Arg.: Fernando García Arévalo – En lo ancho del estrecho

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuak, Sakana Harrera Aranak eta Tarima Beltza antzerki taldeak antolatuta, eta Zaporeak proiektua laguntzeko asmoz, Errefuxiatuen kanpalekuetan milioika pertsonek bizi duten egoera tamalgarria plazaratzeko asmoz, egitarau zabala proposatu dute maiatzaren 1etik 15era: erakusketak, hitzaldiak, antzerki emanaldiak eta ekimen bereziak izango dira, besteak beste. (Hamabostaldiko egitaraua PDFan)

Modu honetan, Sakanako Mankomunitateak Ongi-etorria eman nahi dio bertara bizitzera datorren gizaki orori, bere jatorria zein egoera juridiko-administratiboa edozein delarik. David Oroz Sakanako Mankomunitateko Lehendakariak adierazi duenez, “Gizakien errealitate anitzetara sentibera izanik, Giza Eskubide Unibertsalen urraketen aurrean, Sakanak ezin du egoera horren aurrean ezin ikusia egin. Izan ere, Covid-a iritsi zenetik, hainbat errealitate zein pertsona ezkutuan geratu baitira. Izango ez balira bezala. Batzuk besteak baino gehiago. Sakana eskualde solidarioa da eta anitza, eta ekimen honen bidez, hori ere erakutsi nahi dugu”.

Honela, Sakanako Mankomunitateak sakandarrak sentsibilizatu nahi ditu hainbat gaitan: pertsona errefuxiatu eta migratuen inguruan; haiek migratzeko dituzten arrazoien inguruan; giza eskubide unibertsalen urraketen inguruan; eta zurrumurruek guztion elkarbizitzari eragiten dieten kaltearen inguruan.

Begoña Cestau Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuaren arduradunak azaldu duenez, “Ikusten ez dena ez dela esistitzen dirudi, baina egon, hor dago eta hor egoten jarraitzen du.” Gehitu duenez, “Errefuxiatuen kanpamenduetan gizakiek bizi duten egoera tamalgarria plazaratzearekin batera, hainbat helburu zehatz bete nahi ditugu hamabostaldi honetan: Pertsonek ditugun eskubideen unibertsaltasunaren inguruan hausnartzea eta jabetzea; gizakiok komunean duguna desberdintzen gaituena baina gehiago dela ikustaraztea; zurrumurruen kontrako betaurrekoak jarriz, errealitatea argi ikusaraztea eta migrazio prozesuek migratzen dutenei suposatzen dietenaren inguruan enpatiarako bideak irekitzea.”

 

 Egitaraua:

Maiatzak 1- 15 “Itsasartearen zabalenean” 25 urte, 25 istorio. Argazki erakusketa Altsasuko Iortia Kultur Etxean

Maiatzak 5, asteazkena: Argazki erakusketaren inguruko hitzaldia bere egile den Fernando García Arévaloren eskutik

Maiatzak 12, asteazkena: Zaporeak GKEren hitzaldia, gaur egun Greziako Lesbos irlan egiten ari diren lanaren berri ematen.

Maiatzak 15: ONGI-ETORRI sentsibilizazio ekimena, Altsasuko Iortia plazan. 10:00-14:00tara

  • 9:00-10:00 Errefuxiatuen kanpamenduaren muntaketa
  • 10:00-14:00 kanpamenduaren barruan hainbat ekintza:
    • Zurrumurruen kontrako materiala ikusgai eta eramanteko: ANITZARTEAN Mankomunitatearen Kulturartekotasun zerbitzuak sortuak.
    • Zurrumurruen kontrako betaurrekoak jartzerik izango dituzue bertaratutakoek, izan ere “ZURRUMURRUEN KONTRAKO BETAURREKOAK JARRI ETA ERREALITATEA HOBE IKUSI”
    •  Sakana Harrera Harana herri plataformako kideek zurrumurren kontrako estrategia jarriko dute praktikan ekimen honen bidez: “ HAUTSI ZURRUMURRUA ETA ERAMAN LOREA
    • Help-NA ko kideak izango dira (Nafarroako suhiltzaile eta boluntarioen elkartea da Help-NA) eta haiek errefuxiatuen errealitatea hurbilduko digute eta haiekin egindako lana eta esperientziak ere. Errefuxiatuen papera egingo duten boluntarioak egongo dira. Kanpin denda barruetan, edo kanpoan, edota karpa azpian.
    • Txikienentzat, haurren eskubideen inguruko txapak egiteko tailerra izango da. Help-NA kideen eskutik: haurren giza eskubideen txapa tailerra.
    • Zaporeak elkarteak, janari banaketa simulatuko du kanpamenduaren barruan janaririk banatu gabe, gaur egungo egoera dela eta bere egitekoa erakusten duen informazioa eta argazkiak ere plazaratuko ditu.
    • Pantxika Lamour pailazoak Giza Eskubide Unibertsalen inguruan ariko da. Giza Eskubideen Bingo izanen da, moduz hortaz giza eskubideen berme-urraketaz hausnartzeko aukera izanen delarik.
    • Altsasuko Institutuko Batxillergoko 1.2 mailako ikasleek, gaia honi helduta, aurten trivial jolasa sortu dute ikastetxean bertan. Eta jolas hori dinamizatzen egonen dira goizean zehar.
    • Bukatzeko, Irantzu Dantza eskolako OIHUARIMA Taldeak, Izaro abeslariaren Errefuxiatuena abestia dantzatuko du.
    • Hau guztia musikaz girotua izanen da.
  • 14:00-15:00 plaza garbitu eta zegoen bezala utziko da.

Maiatzak 15: A la Deriva antzezlana Tarima Beltza antzerki taldearen eskutik, 19.30ean. Sarreretako dirua Zaporeak elkartearentzat izango da.