Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Monitoreentzat oinarrizko futbol ikastaroa

Irailaren 18tik aurrera haurren futbol eskoletan dabiltzan edo ibiliko diren begiraleak formatzeko ikastaroa burutuko da Altsasun. Ikastaroak bi atal ditu: zati orokorra 18 ordukoa, eta futboleko espezifikoa 16 ordukoa. Zati orokorra aurrez aurre edo Online egin daiteke. Irakasleak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutotik eta futbol federazioaren eskutik datoz. Eskuratuko den titulua “Futbolean hasteko prestatzailearena da. Titulu hau ezinbestekoa da aipatutako jardueran aritu ahal izateko.

Izena eman ahal izateko 16 urte eduki beharko dira gutxienez. Epea, martxoaren 30ean bukatuko da eta 40 euroko ordainketa beharrezkoa da. Izen emateak telefonoz edo email bidez (T. 948464866kirolak@sakana-mank.eus). Ikastaroa Sakanako Mankomunitateak antolatu du Nafarroako kirol eta gazteriaren Institutuaren laguntzarekin.

Beste kirol batzuetan formatzeko interesik izatekotan, ikus lotura hau.