Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Munduk arrozak

Hemen da Munduko arrozen edizio berria, Irurtzunen izanen da ekainaren 6an goizeko 10etan.

Zergatik Irurtzunen?

Irurtzun kulturanitza delako,  aberastasun kultural ikaragarria dagoelako eta munduari besozabal doakiolako.

Helburuak:

Kultura ezberdinetatik datozen pertsonen arteko hurbiltasuna eta hartu-emanerako guneak sortzea.

-Kulturen arteko elkarbizitza, topaketa eta ezagutza erraztea Irurtzundarren artean.

Zer da?

-Irurtzungo auzoak elkar gehixeago ezagutzeko aukera.

-Gastronomiaz gain, kultura ezberdinetako hainbat ikur ezagutzeko bide bat.

-Neurri batean (ez)Berdin egiten gaituen ekimena (Arroza jaki unibertsala delako, lurralde/kultura ezberdinen arabera modu ezberdinez sukaldatzen dena.

-Munduan barrena arroza sukaldatzeko “sekretuak” ikusteko aukera.

Ekimen askoren artean, goiz amaieran dastaketa ttiki bat izanen da sorpresa eta guzti. Baina ez da arroz leihaketa bat, ezta erakusketa bat. Herrien eta bere jendeen nolabaiteko senidetzea da, kulturak elkartzen baititu, hurbiltzen

Horregatik, hurbildu, animatu, begiratu, galdetu, idatzi, adierazi, proposatu, parte hartu, dastatu, apaindu, dantzatu, jolastu… eta beti gozatu!!

Egun ona izan dezazula eta milesker etortzeagatik.

MUNDUKO ARROZAK 2015