Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Munduko arrozak Olatzagutian

Irailaren 25ean lehenengo aldiz ospatuko da Olatzagutian Munduko Arrozen eguna. Goizeko 11:00etan hasi eta 14:00etan arrozen dastaketa izanen da. Eguraldi ona badago Sarasate enparantzan ospatuko da, eta bestela, kiroldegian.
Maroko , Bulgaria, Senegal, Gambia, Brasil eta Euskal Herriko arrozen erakustaldia eta dastaketa egongo da. Inguruan, henna tailerrak, Senegaleko trentza egileen tailerra eta sentsibilizaziorako tartea egongo da.

Bide batez probestu nahi genuke festetan Altsasuko Munduko Arrozen II. ekimenean parte hartu duzuen guztiei bihotzez eskerrik asko esateko! Sukaldean aritutako Maroko, Bulgaria, Pakistan, Senegal, Gambia eta Altsasuko pertsonei eta Grezian errefuxiatuei ematen zaien arroza egiten dutenei. Musikan aritu zinetenei: Altsasun Kantuz, gaiteroak, eta txaranga. Henna egileari. Immigrazio Zerbitzuko sentsibilizazio kanpainarako argazkiak ateratzen aritu zirenei eta argazkirako jarri zineten zuetako bakoitzari. Kamiseten salmentan aritu zirenei. Grezia asilo bila kanpoetan egoera larrian bizi diren milaka errefuxiatuen errealitatea ahalik eta hurbilen ekartzen saiatu ziren HELP-NA taldeko kideei. Ondoren bazkaltzeko arroz goxo hori egin zutenei. Bazkaltzen aritutakoei. Antolakuntzari. Altsasuko Udalari. Bertaratu zineten guztiei eta egunean zehar, modu batean edo bestean parte hartu zenuten guztiei! Datorren urtean berriro elkar ikusiko dugulakoan,

Immigrazio Zerbitzua.

DSC03493 Altsasuko jardunaldiaren unen bat.