Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Musikoterapia eta psikomotrizitate ikastaroa 2016-2017

Ez gaitasunen bat daukan Sakanako edozein pertsonari zuzendua musikoterapia eta psikomotrizitate tailerra antolatu du Mankomunitateko Kirol Zerbiztuak, Sakanako Ez Gaituen elkartearen eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin.

Hilabetean bi larunbatetan bilduko dira Altsasun ordubetez talde bakoitzarekin goizeko 10etan hasita. Begiralea Maite Ulazia Mikeo izanen da, ikastaroa euskaraz izango da eta norbaitek ulertu ezean gazteleraz azalduko zaio. Derrigorrezkoa da klasera joatea. Elkateko kideei elkarteak ordainduko die kuota eta gainontzekoek 50 euro ordaindu baherko dituzte urte osorako.

Izen ematea urriaren 7a baino lehen
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan.
kirolak@sakana-mank.eus
Telefonoz: 948 464 866
www.sakana-mank.eus