Nafarroako Birziklatze Zentru Birtuala Sakanan da

abendua 22, 2021

Nafarroako Birziklatze Zentro Birtuala, birziklapenari buruzko ditugun ezagutzak probatzen dituen errealitate birtualeko jokoa da. Nafarroa hondakinen gaikako bilketaren aitzindari izaten jarraitzeko helburua lortzen lagunduko duten pertsonen bila dabilena. Horretarako, errealitate birtualeko joko bat sortu da, birziklatzeko zaleak garela erakusteko.

Adin guztietara egokitzen den jolasa da. Partaideek errealitate birtualeko betaurrekoak jantzita Birziklapen Planta batean murgiltzen dira. Bertan zinta garraiatzailetik pasatuz doazen hondakin-kantitate handiena edukiontzietan banatu beharko dituzte ahalik eta denbora laburrenean, betiere hondakin motaren arabera edukiontzi egokian jarri behar dela kontuan hartuta.

Partaide bakoitzak asmatze kopuruaren arabera puntuazio bat lortuko du eta sailkapenean sartuko da. Birziklatzeak saria izango du eta joko guztietan bezala, ikaskuntzaz gain sariak ere egongo dira. Parte hartzeagatik opari bikaina eskuratuko da, eta, gainera, zenbat eta hobeto eginez gero, aukera gehiago izango dira sari handienetako bat irabazteko. Sari horien artean patina elektrikoa dago. Gainera, partehartzaile bakoitzak asmatutakoen eta akatsen informazioa jasoko du hondakinen bereizketan hobetzeko.

Simulatzaile hau Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoak sustatu du, Ecoembes, Ecovidrio eta Produktu-sortzailearen Erantzukizun Hedatuko Sistema Kolektiboen (Ambilamp, Ecotic, ERP, Ecolec, Ecoasimelec, Ecofimática y Ecolum),  laguntzarekin. Jolasaren sorkuntzan Nafarroako Ingurumen Kudeaketa elkarte publikoak laguntza teknikoa eskeini du.

Sakanan honako egunetan egongo da:

  • Altsasuko Iortia Kulturgunea, abenduak 22 eta 23, 16:30etatik 20:00etara.
  • Etxarri Aranatzeko Liburutegia, abenduak 27, 16:30etatik 20:30etara.
  • Irurtzungo Liburutegia, abenduak 28 eta 29, 16:30etatik 20:00etara.

Partaide bat jolasean.

Denek dakigu hondakinik onena sortzen ez dena dela eta bizi dugun larrialdi klimatiko honetan erantzunkizunez jokatu behar dugula. Honako ekimenak hiritarrak sentsibilizatu nahi ditu ikustarazteko hondakinak ongi bereiztea duen garrantziaz, ongi birziklatu daitezen eta baliabideak optimizatu nahi baditugu. Kontsumo arduratsuagoa egin behar dugu eta hondakinak ongi bereiztu hobeto birziklatzeko.

Birziklapenaren Zentru Birtuala, “Birziklatzeko zaleak, halakoxeak gara Nafarroan” kanpainaren barne dago eta BirziklApp aplikazioaren osagarri bezala agertzen da. Hain zuzen berriki eguneratu den aplikazio hau indartu nahi du.

Orain dela sei urte martxan jarri zen App honetan, edukiontzi bakoitzean zein hondakin mota bota behar diren jakin daiteke. Zenbait zerbitzuren kokapenak ezagutzera ematen ditu; esate baterako, garbiguneak, edukiontzi bereziak (arropa, olioa, pilak, etab.) eta auzokonpostak. Tamaina handikoen bilketari buruzko informazioa ere ematen du. Hortaz, aplikazioak, hiritarrek birziklatzerakoan dituzten zalantzak argitzea du helburu. Egin den eguneraketan produktu eta edukiontzi berriak gehitu dira, erabiltzaileentzako praktikotasuna hobetzearren.


Nafarroako Birziklatze Zentro Birtuala, birziklapenari buruzko duzun ezagutzak probatzen dituen errealitate birtualeko jokoa da.

Sakanan honako egunetan egongo da:

  • Altsasuko Iortia Kulturgunea, abenduak 22 eta 23, 16:30etatik 20:00etara.
  • Etxarri Aranatzeko Liburutegia, abenduak 27, 16:30etatik 20:30etara.
  • Irurtzungo Liburutegia, abenduak 28 eta 29, 16:30etatik 20:00etara.

Nafarroa hondakinen gaikako bilketaren aitzindari izaten jarraitzeko helburua lortzen lagunduko duten pertsonen bila gabiltza. Horretarako, errealitate birtualeko joko bat sortu dugu, birziklatzeko zaleak garela erakusteko.

Nafarroako birziklatze zentro birtuala: VR betaurrekoak, zinta garraiatzailea, edukiontziak eta hondakinak. Erronka gainditzeko gai izango zara?

Nafarroako Birziklatze Zentro Birtualean birziklatzeko arduraduna izango zara. Ahalik eta hondakin-kantitate handiena edukiontzietan banatu beharko duzu ahalik eta denbora laburrenean, betiere edukiontzi egokian jarri behar dela kontuan hartuta. Oker bazaude, edukiontzi okerra desgaituta geratuko da segundo batzuez, eta zure markagailuari puntuak kenduko zaizkio.

Birziklatzeak saria du. Joko guztietan bezala, ikaskuntzaz gain sariak ere egon behar dira. Parte hartzeagatik opari bikaina eskuratuko duzu, eta, gainera, zenbat eta hobeto eginez gero, aukera gehiago izango duzu sari handienetako bat irabazteko. Misio honetan gehien batzen duen jendearen bila gabiltza! Birziklatzeko zaleak garelako, halaxekoak gara Nafarroan.

EKIN ERRONKARI!


<< atzera