Nafarroako Hondakin Funtsaren onurak Sakanan

azaroa 27, 2021

Gaur egun Nafarroan hondakinak zabortegian bukatzea ez da doakoa. Nafarroako Gobernuak ezarritako eliminazio kanona ordaindu beharra dago sartzen den hondakin tonako.

Kanonarekin lortutako dirua Hondakin Funtsa sortzeko erabiltzen da. Diru horrekin hondakinak murrizteko eta hobeto kudeatzeko ekintzak finantziatzen dira.

Horretarako, Nafarroako administrazio ezberdinek beraien proiektuak aurkeztu behar dituzte eta oniritzia jasotzen badute aurrera eramateko dirua jasotzen dute.

Aurten, Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuaren apustua handia izan da. Bederatzi proiektu edota ekintza aurkeztu ziren eta guztiak finantziatzeko dirua jaso da.

Sakanan aurrera eraman diren ekintzak honako hauek dira; Organikoparen sari banaketa (6345,91 €) Sakanan egin zen, Etxarri Aranatz lurraldeko garaile izanik, arropa edukiontziak (19550,05 €) berriz ere Sakanako kaleetara bueltatzea, hondakin bilketarako kamioi berria (60000 €) erosi da, trazabilitate sistema (1210 €) ezarri da, biohondakin bilketan (19874,75 €) eta konpost plantan (1419,02 €) hobekuntzak egin dira, Mito, oztopo eta kondairak komunikazio kanpaina ( 30611,34 €) martxan jarri da, Zero Zabor komertzioak ( 27189,07 €) erosketa jasangarriak bultzatzeko kanpaina abiaraztea eta UtzubarEKOguneko Konponketa Txokoa ( 9341,16 €)sortzea.

Hondakin Funtsatik jasotako diruari esker Sakanak aurrera pausuak egiten jarraituko du hondakinen kudeaketa onaren ibilbidean.

 


<< atzera