Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Nanoipuin lehiaketa 2023

OINARRIAK

Lehena 

Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako parte-hartzaileek ere. 

Bigarrena 

3 maila ditu lehiaketak:

1. mailan A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte.  

2. mailan, berriz, B1 mailako ikasleek. 

3. maila B2 eta C1 mailetako ikasleendako da. 

Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan hartuko dute parte. 

Hirugarrena 

Lanak banaka egingo dira, eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. Nanoipuin bakoitzak 150 hitz izango ditu gehienez.

Laugarrena

Lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira.

Bosgarrena

Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko. 

Seigarrena

Lanak Internet bidez bidaliko dira formulario honen bidez: https://sakana-mank.animsa.es/eu/euskera-nanoipuin-lehiaketa/

Zazpigarrena

Sakanako Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da.

Zortzigarrena

Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 5a izanen da. 

Bederatzigarrena

Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek ez badute behar bezalako merezimendurik. Era berean, sariak ex aequo moduan banatu ahal izango dira lan batzuen artean.

Hamargarrena

Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko aukera gordeko du, paperean zein webgunean, betiere egilearen izena adieraziz. 

Hamaikagarrena

Aurkezten diren lan guztien egileek oroigarria jasoko dute. Maila bakoitzeko saridunek 150 euroko txartel bana jasoko dute Sakanako liburu dendetan erabili ahal izateko.

Hamabigarrena

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.

Hamabigarrena

Sakanako Mankomunitateak bermatzen du datu pertsonalen babesari buruzko indarreko araudia beteko duela, zeina Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotzen baita. Orobat, pertsona fisikoen babesari dagokionez, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoa beteko da.

Sakanako Mankomunitatea da lehiaketa kudeatzeko eta saria emateko xedez erabiliko diren datu pertsonalen arduraduna. Ez da daturik lagako legeak hala aginduta izan ezik. Parte hartzaileek eskubidea dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko —zuzenak ez badira— eta horiek ezabatzeko erregistro orokorrera edo egoitza elektronikora joaz. Datuen tratamendu-zerrenda eta informazio osagarria webgunea berritzekosakana-mank.eus webgunean daude.

Hamahirugarrena

Ahal izatera, sari-ematea berariaz antolaturiko ekitaldi batean egingo da. Sakanako Mankomunitateak ekitaldian ateratako argazki eta bideoak zabaldu ahal izanen ditu.