Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

OLAZTIKO MUNDUKO ARROZEN VI. EKIMENA

Datorren igandean, urriak 1, goizeko 10.00tatik aurrera Memoria Historikoaren Parkean (euri bada Erburua kiroldegian) Olaztiko Munduko Arrozen VI. ekimena burutuko da.
Oraingoan arroza egiten Errumania, Sakana Harrera Harana, Peru, Siria, Sahara eta Maroko egonen dira eta dastaketa 13.30ean izanen da.
Platera eta goilararekin batera, errezeta berezi bat banatuko zaie bertaraturikoei, Izan ere, “Zurrumurrurik gabe, askoz hobe”.
Antolatzaileak: Anitzartean Zerbitzua, SHH plataforma eta Altsasu aldeko OGZ dira.
Etorri Olaztin dagoen aniztasuna dastatu eta gozatzera!