Ordenantza fiskala, etxeetako hondakinen bilketa, tratamendua eta ustiapen tasak arautzen dituena

March 10, 2016

ORDENANTZA FISKALA, ETXEETAKO HONDAKINEN ETA GISAKOEN BILKETA, TRATAMENDUA ETA USTIAPENA EDO DEUSEZTATZEA ETA ZERBITZU HORREK ESKAINTZEN DITUEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO 2016KO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, etxeetako hondakinak eta gisakoak bildu, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua egiteagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal mugape osoetan aplikatuko da, baldin eta zerbitzu hori benetan ematen bada.

Aldiz, Mankomunitatekoak ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Etxeetako hondakinak eta gisakoak bildu, eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea, Hondakinei buruzko Legeari jarraituz, kasu hauetan:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritzakoak eta industriakoak.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak

f) Osasun zentroak

g) Zahar etxeetakoak.

h) HHSak biltzeko edukiontzia izatea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, antzekoak badira.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

a) Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzu berezia.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako erakundeak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen, erabiltzen edo baliatzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, haien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104.2 a) artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hirilurreko Ondasunen gaineko Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak Tasa ordezten dutenei igorriko zaie eta horiek, kasuan kasuko onuradunei erasaten ahalko diete.

2. Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak edo hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera behartuta dauden subjektu pasiboak.

Kontzeptu batengatik edo bestearengatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

1. 4. artikuluko 1. ataletan ezarritako zergapeko egintzetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

–1-A zergapeko egintzarako: Bizitegia den edo izan litekeen katastro unitatea. Bizitegitzat hartuko da, hasiera batean, katastroko edozein unitate, salbu eta Udalak ziurtatzen badu aurri egoeran dagoela.

Etxebizitza bat jarduera ekonomikoen gaineko zergari lotutako jardueraren baten kokalekua bada, tasarik handiena aplikatuko da:

–1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zergapeko egintzetarako: establezimenduunitatea edo jarduera, jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) inskribaturik badago, betiere lokal batean gauzatzen bada, edo funtzionatzen ari bada, egon gabe ere zerga horren menean. Establezimendu unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

–4.1.2.a) artikuluko zergapeko egintzarako, emandako zerbitzuaren kostua.

–1-H zergapeko egintzarako, edukiontzien kopurua, haien edukiera eta bilketaren maiztasuna.

2. Establezimendu bera JEZaren bi epigrafe edo gehiagotan inskribaturik badago, zenbatekorik handiena duen tarifa aplikatuko da.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua. Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa -erabilera bakoitzari dagokiona- gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

X. KAPITULUA

Hobariak

11. artikulua.

1. Kuota berezia, Gizarte Segurantzak edo Nafarroako Mendekotasun Agentziak ordaindutako prestazioen onuradunendako (alargunak eta/edo erretirodunak).

Etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan %100eko hobaria izateko eskubidea izanen da, ordaintzera beharturik dagoena Gizarte Segurantzaren (alarguna eta/edo erretiroduna) edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazio baten onuraduna denean, haren zenbatekoa Gizarte Segurantzako Ministerioak urte horretarako Lanbide arteko Gutieneko Soldata (14 ordainsari) baino gehiago ez bada edo 1,35 aldiz zenbateko hori, ezkontidea edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, bien diru-sarrerak batuta. Ezkontidea ez den beste ezein familia-zamarik izanez gero (adin txikiko seme-alabarik, 23 urte arteko eta adin horretako seme-alabarik ikasketa egiten ari edo legezko langabetu egoeran, edo seme-alaba ezindurik eta diru-sarrerarik gabeak), aipatutako diru-muga horiei mendeko lagun bakoitzagatik delako zenbateko hori 0,23 aldiz gehituko zaie.

Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza beterik ere, urteko kopurua delako zenbateko hori bider 1,13 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea.

b) Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

c) Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

d) Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, betiere frogatzen badute errentamendu kontratuaren bidez etxebizitzaren titularrak haiei igortzen zaiela etxeari dagokion tasa.

Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

2. Aurreko hobariaren eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Mankomunitateari, baita aurreko atalean ezartzen diren beharkizunak frogatu, organo eskudunek luzaturiko ziurtagiri eta txostenaren bidez.

3. %70eko hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzetako titularrek, urtero frogatzen badiote Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Egiaztapena eginen da zerbitzu horiek ematen dituzten enpresen edo entitateen ziurtagirien bidez.

4. %100eko hobaria izanen da etxea botatzeko lizentzia emana bada beste etxe bat egiteko eta etxe berri hori eraikitzen ari den bitartean. Gorabehera horren egiaztapena egin beharko da eraispenaren udal lizentziaren kopia bat aurkeztuta edo propio horretarako Udalak emaniko ziurtagiaren bidez.

5. Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren %100eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala zaborrontzitik 500 metro baino gehiagotara dagoenean. Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

6. Salbuespen eta/edo hobari guztiak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan eskatu behar zaizkio Mankomunitateari, eta epe hori luzaezina izanen da.

Hobariak urtebeteko iraupena izanen du eta urtero egin beharko dute eskabidea horretarako eskubidea dutela uste duten guztiek.

XI. KAPITULUA

Sortzapena

12. artikulua.

1. 4.1 artikuluan ezarritako tasak hiruhileko naturaleko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ezta hainbanatu ere.

2. Gainerako zerbitzuetarako tasak, borondatezkoak baitira, interesdunak zerbitzua egiteko eskatzen duen unean berean sorraraziko dira.

XII. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4.1) artikuluan aurreikusitakoak hilabetean edo hiruhilekoan behin.

2. Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira.

XIII. KAPITULUA

Diru-bilketa

14. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira.

2. 4.1 artikuluan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehenbiziko egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.

3. Borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak, jarduera edo zerbitzuaren eskaera egiten den unean ordainduko dira.

15. artikulua. 14. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 84. artikuluan ezarritako moduan ordaindu beharko dira.

Mankomunitateak zorrak geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

16. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egin ahal izanen da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz. Zorra ordaintzen ez bada zergadunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxetan: ordainagiri hauetako bakoitzean tasaren zenbatekoa 3,61 euro gehituko da, kudeaketa gastuak berdintzeko.

b) Ordainketak helbideratu ez dituzten subjektu pasiboentzat, Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIV. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.–Ordenantza honetako tasak likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu zuzenean Sakanako Mankomunitateak.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Ondorioak 2013ko bigarren hiruhilekotik aurrera izan ditzan, hobari bat ezarri da, tasaren %15ekoa, etxean konpostajea egiteagatik edo konpostaje komunitariorako Mankomunitateak ezarri dituen eremuetariko batean parte hartzeagatik beren etxeetako hondakinen zati organikoa bildu ez zaienendako.

Horretarako, Mankomunitateko zerbitzu teknikoek zentsu bat antolatuko dute, subjektu pasibo hauek eta egiten duten konpostaje mota identifikatzeko. Hasierako zentsua eginda, subjektu pasiboren batek etxeko konpostajean edo konpostaje komunitarioan parte hartu nahi badu, espresuki eskatu beharko dio Mankomunitateari, eta hobaria hurrengo ordainagiritik aurrera aplikatuko zaio.

Mankomunitateak bidezko iruditzen zaizkion kontrolak eginen ditu, onuradunek konpostajean parte hartzen dutela egiaztatzeko, eta egiaztatzen bada ez dutela parte hartzen, hobaria deuseztatuko da, urteko lehen ordainagiritik aurrera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

1. Etxekoa-erretiratuen klubak eta etxebizitzak.

Tarifa finkoa: 69,00 euro.

2. Profesionalen bulegoak.

Tarifa finkoa: 115,49 euro.

–Gestoriak.

–Agentziak.

–Kabineteak.

–Notariotzak.

–Erregistroak.

–Bankuak.

–Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak).

–Ile apaindegiak.

–Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak.

–Bestelako tarifetan sartuak ez dauden lanbide liberaletako lokalak.

–Norberaren produktuarendako hotz kamerak.

–Iturgintza eta elektrizitate arloko paratzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak.

–Akademiak.

16.–Landetxeak. 75,42 euro.

–Merkataritza.

3. Tarifa finkoa: 173,22 euro.

–Kioskoak eta liburu-dendak.

–Botikak.

–Bitxi dendak-erloju dendak.

–Tabako dendak.

–Ogi saltokiak.

–Opari dendak.

–Dolareak eta ardandegiak.

–Litxarreria dendak.

–Gorputegiak.

–Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.

–Gasolindegia.

–Elektrizitate dendak.

–Edari biltegiak.

–Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda.

–Zapata dendak eta jantzi dendak.

–Burdindegiak.

–Drogeriak.

–Mertzeriak.

–Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak.

4. Tarifa finkoa: 196,33 euro.

–Ordezko piezen dendak.

–Pentsioak.

–Komentuak.

–Kontserba lantegiak.

–Moldiztegiak.

–Fruta eta barazki biltegiak.

–Etxetresna elektrikoen eta kiroletarako dendak.

–Altzari dendak.

–Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

–Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

–Harategiak.

–Prestalekurik gabeko gozotegiak.

5. Tarifa finkoa: 277,93 euro.

–Arrandegiak.

–Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.

–Prestalekua duten gozotegiak.

6. Tarifa finkoa: 364,49 euro.

–Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak. (Bakar-bakarrik 150 metro koadro baino gehiago dutenak).

7. Tarifa finkoa: 331,60 euro.

–Jatetxeak, hostalak eta apopilo etxeak jatetxearekin.

8. Tarifa finkoa: 334,91 euro.

–Hotelak, kanpinak.

9. Tarifa finkoa: 287,47 euro.

–Ostatuak, kafetegiak, gizarte klubak, gastronomia elkarteak (urteko ur kontsumoa bada 100 metro kubikotik gorakoa), diskotekak, kirol elkarte ostatudunak, kasinoak.

11. Herriko Etxea, Kontzeju Etxea, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, Kultur Etxeak, Epaitegiak, elizak. Tarifa finkoa: 77,00 euro.

Lokal hauetako batean jarduera bat baino gehiago egiten bada, bakar-bakarrik batengatik ordainduko da, hain zuzen ere tarifa altuena dena.

12. Ikastetxeak, haurtzaindegiak. Tarifa finkoa: 165,55 euro.

Jatetxea badute aurreko tarifa %35 garestituko da.

13. Ospitale, klinika, anbulatorio eta osasun etxeetako sanitarioak. Tarifa finkoa: 166,06 euro.

14. Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak. Tarifa finkoa: 323,38 euro.

15. Industriak eta lantegiak:

–Industriak eta lantegiak,

–Industriak eta lantegiak, 30-60 langile: 230,00 euro.

–Industriak eta lantegiak, >60 langile: 330,00 euro.

Baskulan emandako pisua: 5,50 euro pisaldi bakoitzeko.

Tarifei zuzenean aplikatzeko xedapenak.

–Hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati –eta halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena– tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

–B-C-E-F eta G tarifetan aurreikusi jardueretan, hondakinak batez bestekoa baino franko gehiago direnean –eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada–, erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari emanen zaio lehentasuna.

–Lau hilabetetik beheitiko “denboraldian” egiten diren jarduerek hiruhilekoko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.

–Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean. Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.

Hiri lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

Harako 9. epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, tarifa tikiena aplikatuko zaie.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera