Abenduaren 2tik aurrera edukiontzi berdeak erretiratzen hasiko gara eta haien ordez edukiontzi grisak jartzen Sakanako herri guztietan. Edukiontzi grisa errefusa botatzeko baino ez da, hau da, birziklatu ezin daitezkeen hondakinentzako, eta tapa txikiagoa dauka bereizi gabeko hondakinekin betetako poltsa haundiak…
SAKANAKO XXIII. XAKE TXAPELKETA
Abenduaren 16an 10:00etatik aurrera Sakanako XXIII. Xake Txapelketa eginen da Olaztiko Kultur Etxean.
ARTIKA-EZKABA-OLABE MENDI IBILALDIA
Sakanako Mendizaleak Artika-Ezkaba-Olabe mendi ibilaldia antolatu du abenduaren 10ean. Ibilaldia 16,46 kilometrotakoa izanen da. Ondoren bazkaria Uharteko igerilekuan eginen da. Olazititik abiatuko da goizeko 7:00etan Izena emateko: 609 223 681 (Miguel) – Abenduaren 6a (asteazkena) azken eguna izanen da.
ZERO ZAKAR ERREZETAK (1)
Basomutur Erretegiko Iñaki Urrestarazuk 3 errezeta proposatu dizkigu soberakinak aprobetxatzeko eta zakarra murrizteko. ZERO ZAKAR ERREZETAK (1)
ZER AURKITUKO DUGU ALTSASUKO ERREFUSAREN EDUKIONTZI BATEAN?
Altsasura hurbildu gara Pantxika Lamurrekin batera errefusaren birziklapena ongi egiten ote den aztertzera. Hondakinak ongi sailkatuak egonen dira?
BENJAMINEN ARETO FUTBOL – FUTBOL 8 TOPAKETAK 2023-2024
Ikusi egutegia hemen.
SAKANAKO MANKOMUNITATEKO EUSKARA BATZORDEA SORTU DA
Pasa den ostiralean, azaroak 17, Sakanako Mankomunitateko Euskara Batzordea eratu zen. Sakanako Mankomunitateko Euskara Batzordearen helburu nagusia Sakanako euskararen normalizazioa lortzea izanen da. Bertan parte hartzen dute Sakanako udaletako ordezkariek zein euskalgintzakoek. Guztira 22 lagunek osatuko dute Batzordea. Sakanako Mankomunitateko…
LITERATU SOLASALDIA ALTSASUN
Sakanako Mankomunitateak Altsasuko Itsasi Euskaltegiarekin batera Altsasuko Iortia kultur Gunean Literatur Solasaldia antolatu dute Antton Kazabonen Bisera Gorria liburuaren inguruan.
BIKO TEKA 2024. Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra
ZER Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen lan-duko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko honetan. Zein da liburu ilustratu baten abiapuntua? Nola eraikitzen da pertsonaia bat irudiz eta nola hitzez? Zer dira arketipoak…
ELKARTASUNEZKO BILKETA OLAZTIN
Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere elkartasunezko bilketa egienen da azaroaren 16 eta 23an eta abenduaren 11an, 12an eta 13an, 9:00tatik 11:00tara. Saltzen ez dena Elkarri Laguntza Elkartera bideratuko da. Abenduaren 17an eginen da Elkartasun II. Azoka Olaztin, baina horren berri…
EUSKARA PRAKTIKATU NAHI? EMAN IZENA!
Sakanako Mintzakide taldeak martxan daude. Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin, edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena Sakanako Mintzakiden! Praktikatuz ikasten da Hizkuntzak erabiliz ikasten dira. Beraz, euskararen ikas-prozesua bizkortzeko eta…