Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EUSKARA PRAKTIKATU NAHI? EMAN IZENA!

Sakanako Mintzakide taldeak martxan daude. Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin, edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena Sakanako Mintzakiden!

 

Praktikatuz ikasten da

Hizkuntzak erabiliz ikasten dira. Beraz, euskararen ikas-prozesua bizkortzeko eta aberasteko euskara praktikatu behar da. Batzuetan, ordea, ez da erraza izaten euskaltegitik kanpo euskaraz egitea edo ingurukoekin ditugun hizkuntza ohiturak aldatzea. Horretan laguntzen du Mintzakide egitasmoak.

 

Zer da Mintzakide?

Mintzakide euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak ohiturarik (edo aukerarik) ez dutenekin elkartzen dituen egitasmoa da. Mintzakide taldeak txikiak dira. Taldean euskaraz ongi moldatzen den pertsona bat egoten da. Hura ez da irakaslea; beste taldekide bat da, eta ikasten ari direnei edo erraztasunik ez dutenei laguntzen die mintzapraktika programan.

Taldeak, orokorrean, astean behin eta ordubetez elkartzen dira. Taldekideek erabakitzen dute noiz eta non elkartu: tabernan, paseoan, parkean…

 

Sakanako mintza-taldeak

Sakanako Mintzakide programa Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak finantzatzen du, eta Sakanako AEK-k koordinatzen du.

Gaur gaurkoan, 10 mintza-talde daude Sakanan eta hamaikagarrena martxan jarri nahi da. Ordu eta leku hauetan elkartzen dira:

  • Altsasu: astelehenetan, 10:00etan, liburutegian.
  • Altsasu: astelehenetan, 16:00etan, Gautxori tabernan.
  • Altsasu: ostegunetan, 20:00etan, Lezea tabernan (Altsasuko euskara).
  • Altsasu: ostiraletan, 9:00etan, Kaixo tabernan.
  • Etxarri Aranatz: ostiraletan, 19:00etan, Xapatero tabernan.
  • Arbizu: astearteetan, 16:30ean, kiroldegiko tabernan.
  • Lakuntza: astearteetan, 16:30ean, 18:15ean, herrian zehar (eguraldiak uzten duen bitartean).
  • Irurtzun: astelehenetan, 18:30ean, Iratxo elkartean.
  • Irurtzun: ostegunetan, 9.00etan, Pikuxarren.
  • Irurtzun: ostiraletan, 19:00etan, Pikuxarren.
  • Ziordia: eguna eta ordua zehazteko.

 

Talde horietan parte hartu nahi duzu? Beste mintza-talde bat sortu nahi duzu? Animatu eta eman izena Mintzakiden!

 

Eman izena!

600 482 024 telefonoan.

sakana_mintza@aek.eus
praktikatu.eus/blog/sakana