Sakanan urteak daramatzagu lanean hondakinen birziklapena eta kudeaketa egokia lortzeko eta denon artean Nafarroan gehien birziklatzen duen eskualdea izatea lortu dugu berriz ere. ZORIONAK! Hala eta guztiz ere, lanean jarraitu behar dugu. Sortzen ditugun hondakinen %40a materia organikoa da, eta…
Nano ipuinak egiten ikasteko lantegia
Yolanda Arrietak eskainiko duen lantegia euskara ikasleei eta mintzakideei zuzendua dago. Lantegia 2022ko otsailaren 22an egingo da eta bi ordutegi egonen dira aukeran: 9:30etik 11etara edo 19:00etatik, 20:30era Izena ematean euskara maila adierazi behar da. Itsasi euskaltegian (sakana@aek.eus) edo Mankomunitateko…
“Begirada ezberdin bat” erakusketa Iortian
Pobreziaren aurkako Nafarroako Sareak antolatutako argazki erakusketa otsailaren 2tik 20ra izango da Iortia Kultur Gunean. Ondoren, Arruazun, Lakuntzan eta Urdiainen izango da ikusgai. Unai Beroiz fotokazetariaren 15 argazkiz osatutako erakusketa, pertsona guztiek leku bat duten inklusioaren kristalen bidez ikusteko egina…
Elkartasunezko bilketa
Ez dakizu zer egin soberan dituzun arropekin, jostailuekin, pitxiekin, oinetakoekin, maindireekin eta abarrekin? Sakana Harrera Sarea eta Anitzartean (Sakanako Mankomunitateko immigrazio zerbitzua) material guzti hauei elkartasunezko bigarren bizitza bat emateko lanean ari dira Altsasuko udalaren laguntzarekin. Zuk ere lagundu nahi…
Etxepare sarietako albumen erakusketa
Etxepare sarietako albumen erakusketa ikusgai egongo da Urdiaingo, Olaztiko eta Ziordiko liburutegietan. Datak Urdiaingo liburutegian urtarrilaren 24tik otsailaren 11ra. Olaztiko Liburutegian otsailaren 1etik martxoaren 4ra. Ziordiko liburutegian martxoaren 7tik 25era. Antolatzailea: Nafarroako euskara zerbitzuak Laguntzaileak: Pamiela argitaletxea Galtzagorri elkartea…
Etxepare Saria 2022 haurrentzako albumak sortzeko
Nafarroako toki-entitateetako hainbat Euskara Zerbitzuk sustatutako album ilustratuak sortzeko Etxepare sariaren deialdia ireki da. Egile eskubideen aurrerapen moduan 5.000 euroko saria eskaintzen da eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Obrak aurkezteko epea…
Zer egin haurrek euskaraz gehiago irakur dezaten?
Argazkiaren egilea Josh Applegate Bi hitzaldi eskainiko dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, haurren eta gazteen euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko. Hitzaldi-lantegi formatua dute jarduerek eta gurasoei, irakasleei, hezitzaileei, zaintzaileei eta bitartekariei edo haur eta gazte literatura gustuko dutenei zuzendua daude. Lehenengoa,…
Nanoipuin lehiaketa 2023
OINARRIAK Lehena Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako parte-hartzaileek ere. Bigarrena 3 maila ditu lehiaketak: ✓ 1. mailan A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte. ✓ 2. mailan, berriz, B1…
Maria Markotegi Sariak 2023ko deialdia
OINARRIAK Parte hartzaileak: Lehiaketa honetan bizitokia edo ikastetxea Sakanan duten ikasleek har dezakete parte. Sailak: Lehiaketak lau sail izanen ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktubea. Kategoriak: Lehiaketan honako kategoria hauek bereiziko dira: a) LHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.…
Garbiguneak abenduaren 31an
Abenduak 31, ostirala, Altsasuko garbigunea itxita egongo da eta ez da garbigune mugikorrio egongo. Arbizuko garbigunea irekita egongo da. Barkatu eragozpenak.