Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Piragua eta espeleologia ikastaroa lagun artean eta familian

Beste urte batez hemen ditugu Mankomunitateak antolatutako piragua eta espeleologia ikastaroak.

Uztailaren 25eko goizean piraguagua ikastaroa Arakil ibaian egingo da Izurdiagan  arratsaldean berriz, espeleologia Cristinos kobazuloan Larraonako barrutian.

Zortzi urtetik gora igeri egiten dakien edonork parte hartu dezake ikastaroan. Lagun artean, familian edo bakarka egin daitekeen ikastaroa da eta bakoitzak dagozkion bidaiak antolatuko ditu. Piragua edo espeleologia aukeratu daiteke edo biak egin. Jon Goñik zuzenduko duen ikastaroa euskaraz izango da, norbaitek ez badu ulertzen erderaz zuzenduko zaio.

Ikastaro osoak 10 euro balio ditu eta bietako bat egin ezkero 5 euro, diru sarrera Euskadiko Kutxako zenbaki honetan egin behar da: 3035 011693 116.0.00332.8. Izena emateko epea uztailaren  20an amaitzen da, horretarako orrialde hau bete, edo  Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuarekin harremanetan jarri zaitezkete: 948-464866 kirolak@sakana-mank.com.

piraguak2014