Sakanako emakumeentzako atletismo eskola

September 21, 2016

Urriaren 14an hasiko da Sakanako emakumeentzako atletismo eskola. Bi talde antolatu dira hastapena eta hobekuntza, guztiek ere ostiraletan izan en dute ikastaroa, lehenengoek 17:15etatik 18:00etara eta bigarrenek 18:00etatik 19:15etara. Altsasuko dantzalekuko atletismo pistan emango dituzte eskolak Mikel Lakuntza eta Aitor Mozok 18 urtetik gorakoen artean. Ikastaroak 50 euro balio ditu.

Laguntzaileak: Altsasuko Udaleko Emakumearen Bilgunea eta Kirol zerbitzua, Iñigo Aritza ikastola eta Dantzaleku Atletismo Taldea.

Izen emateko
Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzua.
kirolak@sakana-mank.eus
Telefonoz: 948 464 866
www.sakana-mank.eus

runner sakanaArg: Francesco Gallarotti
Sare sozialetara gehitu

<< atzera