Sakanako Kirol Asteburua

November 24, 2016

Ekitaldiz betetako Sakanako Kirol Asteburua prestatu du Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak. Abenduaren 9tik 11ra ekitaldi hauez gozatzeko aukera dugu eskualdean:

Sakanako kirolari onenen sari banaketa, abenduaren 9an, arratsaldeko 20:00etan, Ziordiko udaletxean.

    Bi urtetik behin eskualdeko kirolari onenak saritzen ditu Sakanako Mankomunitateak. Horretarako herritarrek, kirol elkarteek edo taldeek proposamenak aurkezten dituzte. Azaroaren 21ean, eguerdiko 12:00etan amaitu zen proposamenak egiteko epea eta abenduaren 9an sari banaketa eginen da.

Sakanako XVII. Xake Txapelketa abenduaren 10ean Urdiaingo udaletxeko auzoan goizeko 10:00etatik aurrera.

Txapelketa, Nafarroako Txapelketaren barnean dago 1800 puntutik beherako kategorian. Hogei minutuko zortzi partida jokatuko dira eta lehenengo zortziak jasoko dute saria helduen mailan, eta lehenengo hirurak gazteen mailan. Izena ematea egunena bertan eginen da goizeko 9:30etan eta bost euro balio ditu. Txapelketa Sakanako Mankomunitateak antolatua da eta Urdiaingo Udala eta Zaldi Beltza Xake Taldea laguntzaileak izan dira.

Sakanako Herri Kirol Jardunaldia abenduaren 11an eguerdiko12:00etan Olatzagutiako pilotalekuan.

Igande goizean harri jasotze erakustaldia, aizkora apustuak, trontzalariak, sokatiralariak eta motozerra bidezko zura taila erakustaldiaz gozatzekoaukera izenen da Olatzagutiako pilotalekuan.

arpana-sakana-mank

Arg: Juantxo Irisarri

Sare sozialetara gehitu

<< atzera