Sakanako Mankomunitateak turismo informatzaile bat kontratatu du

abuztua 17, 2018

Sakanako Mankomunitateak turismo informatzaile bat kontratatu du, Garapen Agentziako turismo teknikariaren erantzukizunpean jardungo dena. Turistei harrera eginen die Altsasuko turismo informazio puntuan, plan eta aktibitate ezberdinak gomendatuz. Sakanan bilatzen den turismo motaren inguruko datuak ere bilduko ditu, horren gestioa hobetze bidean, bisitarien zein hiritarren ongizatea helburu. Azkenik, gida-lanak eginen ditu, eta turismo teknikariari laguntza emango dio bere lanetan.

Turismo informatzaileak Altsasuko turismo informazio puntuan egonen da uztailetik, iraila arte. Zerbitzu hori diruz lagundu du Nafar-Lansarek, eta aldi berean Estatuko Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du.

 


<< atzera