Covid-19ak sortu duen aparteko egoera dela-eta, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak honako hau adierazi nahi du:
- Lanak bidaltzeko epea apirilaren 30era luzatuko da. Bidalketa oinarrietan adierazitakoari jarraiki eginen da.
- Lana bidaltzen duten guztiek jasoko dute opari bat haien irakaslearen bidez edo Mintzakideko koordinatzailearen bitartez.
- Sariak ekainean emanen dira, baina ez da sari-emate ekitaldirik egonen.
Sakanako Mankomunitatetik euskara ikasleak zein mintzakideak animatu nahi ditugu haien lanak egiten jarraitzera.
Edozein argibiderako, idatzi sakana.euskara.teknikaria@gmail.com helbidera.