Zabor bilketa zerbitzuan peoi-gidari izateko deialdia: plika irekiera

uztaila 29, 2019

2019ko uztailaren 25ean, Mankomunitatearen zabor bilketa zerbitzuarentzako txofer-peoi lanpostua aldi-baterako betetzeko prozedurako azterketak egin ziren.

Bi partaide aurkeztu ziren:

  1. Fermín Martínez Lacunza
  2. Sergio Ondarra Ondarra

Lehenengo frogan, bi partaideek puntuazio bera lortu zuren: 24,75 puntu. Biek gainditu zuten.

Ondoren, bigarren frogari ekin zioten. Kasu teoriko-praktiko batzuk ebatzi behar ziren. Parte-hartzaileek gutun-azal itxietan sartu zituzten erantzunak, eta identifikazio datu pertsonalak aparteko gutun-azal batean idatzi zituzten. Epaimahaiko kideek azterketak zuzendu dituzte, eta hauek dira pliken emaitzak:

 

 

 

PLIKA 1 PLIKA 2
21,26 23,36

 

 

Pliken irekiera publikoa uztailaren 31n izango da, eguerdiko 13:30etan, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan burutuko dira (Uriz kalea 32.zenbakia, Lakuntza).


<< atzera