Sakanako orientazio froga

May 10, 2017

Sakanako eta Aguraingo ikastetxeak antolaturik eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin ORIENTAZIO FROGA antolatu da maiatzaren 12rako, 10:00etan.

Altsasuko Institutuko 67 ikasle, Aguraingo 49, Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako 25 eta Etxarriko Andra Mari Ikastolako 22 iksalek parte hartuko dute.

Jarduera DBH-ko 4. mailako ikasleei zuzenduta dago, Etxarriko eta Altsasuko ikastolen kasuan 3. mailakoek parte hartuko dute, eta hurrengo urteetan Jesusen Bihotzekoak ere parte hartuko dutela aurreikusten da.

Orientazio froga Arbizuko basoan burutuko da, Zubaate eta Sandindegi aldean.
DYA bertan izanen da.

Jardueraren helburuak hauek dira:
- Basoan segurtasunez ibiltzen ikastea eta mapa bat interpretatzen jakitea, baita iparrorratza erabiltzen ere.
- Aisialdian naturak eskeintzen dituen aukerak ezagutaraztea eta praktikara eramatea.
- Ikasleen arteko talde lana bultzatzea.
- Sakanako Naturguneak ezagutzea eta bultzatzea
- Sakanako ikastetxeen eta ikasleen arteko harremanak bultzatzea, baita ondoko eskualdeetakoekin ere.
- Euskara, gure hizkuntza, bultzatzea.

adventure-1850673_1280

Sare sozialetara gehitu

<< atzera