Sakanako Xake Txapelketa jokatu da

December 17, 2015

XAKEA-2015-SAKANA-MANK-NAFARROA-NAVARRA

Abenduaren 12an ospatu zen Hiriberrin XVI. Sakanako Xake Txapelketa. Guztira 16 partaide aritu ziren, lau sakandar eta hamabi iruñerriko kide. Zaldi Beltza xake taldeko arduradunek txapelketa polita sortatu zela esan dute. Beste urte batzuetan bezala, Iruñeko jokalariak izan ziren nagusi partaidetzan eta sailkapenean. Aurten gazteek ezin izan dute txapelketa nagusia eraman beste urte batzuetan bezala, izan ere, 1800 puntu ELO gainetik dituzte eta ezin izan dute sailkapen orokorrean parte hartu. Antolatzaileen aldetik eskertu beharra berriz Hiriberriko elkartearen harrera eta eskuzabaltasuna.

Hauek dira aurtengo txapeldunak:

16 URTETIK BEHERAKOAK

Unai Ruiz Echeverria.

SAKANAKO 1.:

César Razkin.

SAILKAPEN OROKORRA:

1. Mikel Razkin Fraile.

2. Mikel Ochoa Aldaz.

3. Joseba Otano Villanueva.

Argazki albuma

Sare sozialetara gehitu

<< atzera