Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Gorenak Manki arrazoia

Gorenak baliogabe utzi du Nafarroako Hiri Hondakinen 2010-2020 Plan Integratua

Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Hiri Hondakinen 2010 – 2020 Plan Integratua auzitara eraman genuen , Nafarroako Gobernuak helegitea jarri ondoen, Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du.

Nafarroako Gobernuaren tenkorkeria agerian utzi du plana eta errauskailua mantendu nahi izatearekin. Mank-ek sakandarren eta nafarren interesen alde lan egin du eta UPNk eta PSNk errausketa tratamendu gisa baztertzea lortu dugu, gaikako bilketaren eta organikoaren alde apalki apustu egiten hasi direlarik. Gogora ekarri nahi dugu atez ateko sistemarekin ibarreko zortzi herritan %80ko birziklatze tasa lortu dela eta halakorik ez dela lortu beste inolako sistemarekin.

Epaileek Nafarroako Gobernuari adierazi diote planean errauskailurako kokapenak zehaztu behar zirela baita kokapen horietarako arrazoiak eman ere. Datu horiek plana onartu ondorengo dokumentu batean jasotzeak legeak halako tramitazioetarako agintzen duen herritarren parte hartzea eta bestelako bermeak ukatzen dituela dio epaiak. Nafarroako Auzitegi Gorenak dagoeneko 2013ko lastailaren 10eko epaian arrazoia emanen zien Mank-i eta fundazioari. Epai hartan gobernuak Ingurumen Eragin Adierazpenaren tramitazio epeetan legezko epeak gainditu zituela jaso zen.