Sakanako Mankomunitateak euskara hutsezko udalekuetara joaten diren haur eta gazteendako diru-laguntzak eskaintzen ditu.
Deialdi honek 2016. urtean zehar burutuko diren eta honako ezaugarri hauek dituzten udalekuak hartuko ditu kontuan: haur edo gazteei zuzendutako euskara hutsezko udalekuak izatea, udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago irautea eta udako oporren garaian eskaintzea (ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte).
Deialdi honetatik kanpo geldituko dira honako hauek: Sakanako Mankomunitateak —zuzenean zein zeharka—, kudeatutako udalekuak, baita Sakanako Mankomunitatearen bestelako diru-laguntzaren bat jasotzen dutenak ere; txango eta bidaiak; barnetegi erregimena eskatzen ez duten kirol campusak eta barnetegi erregimena eskatzen ez duten hiri-udalekuak edo udaleku irekiak.
Diru-laguntza gehienez gastuaren %50ekoa izanen da, eta guztira 5.000 euro erabiliko ditu Euskara Zerbitzuak udalekuetako diru-laguntzak ornitzeko.
Eskabideak egiteko epea 2016ko irailaren 30era bitartekoa izango da.