Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Udalekuetara joateko diru-laguntza

Sakanako Mankomunitateak euskara hutsezko udalekuetara joaten diren haur eta gazteendako diru-laguntzak eskaintzen ditu.

Deialdi honek 2016. urtean zehar burutuko diren eta honako ezaugarri hauek dituzten udalekuak hartuko ditu kontuan: haur edo gazteei zuzendutako euskara hutsezko udalekuak izatea, udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago irautea eta udako oporren garaian eskaintzea (ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte).

Deialdi honetatik kanpo geldituko dira honako hauek: Sakanako  Mankomunitateak  —zuzenean  zein  zeharka—, kudeatutako udalekuak, baita Sakanako Mankomunitatearen  bestelako diru-laguntzaren bat jasotzen dutenak ere; txango eta bidaiak; barnetegi erregimena eskatzen ez duten kirol campusak eta barnetegi erregimena eskatzen ez duten hiri-udalekuak edo udaleku irekiak.

Diru-laguntza gehienez gastuaren %50ekoa izanen da, eta guztira 5.000 euro erabiliko ditu Euskara Zerbitzuak udalekuetako diru-laguntzak ornitzeko.

Eskabideak egiteko epea 2016ko irailaren 30era bitartekoa izango da.

Oinarriak eta eskaera orria

LH Udalekuak 2016

DBH Udalekuak 2016