XIX Sakanako Xake Txapelketa jokatu da

urtarrila 4, 2019

Larunbatean ospatu zen Satrustegiko elkartean Sakanako XIX. Xake Txapelketa, eta hauek dira aurtengo txapeldunak:

16 urtetik beherakoak

1 . OIER LACRUZ OCHOA

2. HAYMAR LEONE AMIGOT

3. PABLO MUGIKA ARRATIBEL

Sakanako lehenengoa

1. MIKEL CASTELLANO GALBAN

Sailkapen orokorra

1 . JABIER HABANS AGUERREA

2 . AXEL ROVIRALTA MONTERO

3 . DAMIEL MUGIKA ARRATIBEL

4. DIEGO MORAL BARRAGAN

5. GREGORIO SOLA PLAZA

6. MIKEL OCHOA ALDAZ

7. UNAI RUIZ ECHEVERRIA

Berriz ere hamar urteko umeak irabazi zuen txapelketa, Jabier Habans Agerreak. Guztira, 39 partaide izan ziren eta horietatik 8, sakandarrak, Koldo Flores Lazkoz, Sebas Insausti, Ismael Anton, Mikel Cano, Markel Intxaurraga, Juan Andres Cerro Larraza, Ruben Claver etaMikel Castellano.

Lau urtetik beherako partaideak 12 izan ziren eta poztekoa da, azken urteetan baino emakume partaide gehiago izan zela, 2 ume eta 2 heldu. Satrustegiko elkartea xake jokalariz bete zen eta bertako herritarrek ere jolastu zituzten partida batzuk, giro bikaina izan zen egun guztian zehar.

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea

Laguntzaileak: Zaldi Beltza Taldea, Satrustegiko elkartea eta kontzejua, Arakilgo Udala.


<< atzera