XXIII. Bizikleta eguna. Sakana bizikletaz ezagutzen

September 13, 2016

Sakanako bizikleta eguna, irailaren 25ean izanen da. Goizeko 9:00etan Irurtzunen hasi eta Ziordin bukatuko da. Egingo dugun bidea aurrerago ere egin izan dute beste batzuk, izan ere, Sakana alde batetik bestera gurutzatzen zuen Bordele eta Astorga batzen zituen bide Erromatarrak. Erdi Aroan berriz Done Jakue bide zaharra izan zen Sakana zeharkatu zuena.  Eskualdearen historia zati horiek ezagutzeko, aurten atsedenaldia Zamartzen eginen da.

Guztira 41,3 kilometro eginen dira eta 10 urtetik gorako pertsonentzat pentsatua dago. Partaideak biltzeko autobusa eta bizikletak eramateko kamioiak, herrietako autobus geltokietatik pasako dira. 7:45etan aterako da autobusa Ziordi eta Olatzagutiako biztanleak eske. 8:ooetan berriz autobus bana aterako da Altsasu, Etxarri Aranatz eta Lakuntzatik, inguruko herrietako biztanleak eske.

Mendiko bizikleta, kaskoa eta gosaria eraman behar dira eta izen eman beharra dago irailaren 19a baino lehen.

Izen emateko lekuak:

Arakil. – Udaletxean
Irurtzun. – Ikastetxean edo kultur etxean.
Irañeta.-  Manken edo 948464866 telefonoan.
Uharte Arakil. – Ikastetxean.
Arruazu. -  Manken edo 948464866 telefonoan.
Lakuntza. – Ikastetxean, Manken edo 948464866 telefonoan.
Arbizu. – Kiroldegian.
Ergoiea. – Manken edo 948464866 telefonoan.
Etxarri Aranatz. – Ikastetxeetan.
Bakaiku. – Udaletxean.
Iturmendi. – Ikastetxean edo Udaletxean.
Urdiain. – Ikastetxean.
Altsasu. – Ikastetxeetan edo kiroldegian.
Olatzagutia. – Ikastetxean edo kiroldegian.
Ziordia. – Udaletxean.

Informazio gehiago Sakanako Mankomunitateko Kirol Bulegoan kirolak@sakana-mank.com, 948464866 telefonoan.

Arauak eta jakinarazpenak:
Ibilaldi ez lehiakorra da eta izenik eman gabe ezin da parte hartu.
Kaskoa derrigorrezkoa da.
Segurtasun neurriengatik partaide guztiek antolakuntzak erakutsitako ibilbidea jarraitu behar dute.
Gomendagarria da bizikleta doitzea martxa hasi aurretik.
DYA, Polizia Forala, mekanikoa eta autobusa joanen dira martxaren atzetik edozein behar sortu ezkero.

diptico txiirn 16

Sare sozialetara gehitu

<< atzera