Zortzigarren aldiz Munuko arrozak Irurtzunen

June 14, 2016

Aurtengoarekin zortzigarren aldiz Irurtzunen Munduko Arrozak ekimena garatu zen, ekainaren 4ean. Giro hobe ezinean, Senegalen, Gambian, Marokon, Irurtzunen (Atakondoa arroza, jubilatu taldearena, oilasko arroza, eta barazki arroza), Andaluzian… arroza nola prestatzen den ikusteko aukera izan zuten Foru Plazara gerturatutakoek.

Aurten Marokotik etorritako parte-hartzaileek, arroza ordez, Harira izeneko zopa eskaini zuten. Zergatik? Ba aurten, ekainaren 6an hasi delako haien Ramadana (edateko nola jateko ezertxo ere ez duten pertsonenganako hurbiltze garaia da Ramadana). Eta hain zuzen ere, Harira zopa da, garai honetan Ramadana ospatzen dutenek hartzen duten elikagaietako bat.

Alde gastronomikoaz gain, txikienek munduko jolas batzuk ezagutzeko aukera izan zuten plazan. Ezagutu, jolastu eta gozatu. Hizkuntzen jolasean aritzerik ere izan zuten. Eta gorputzaren zatiak hennaz apaintzeko aukera ere izan zen.

Eguna aproposa izan zen, Immigrazio Zerbitzutik, udarako sentsibilizazio kanpainari hasiera emateko, eta halaxe egin zen: plazaren txoko batean, kanpainarekin bat egiten zutenek, argazkia atera zuten, eta nahi zutenek, kamisetak erosterik izan zuten.

Amaieran,  jubilatuen elkartean “halal” arroza  jateko aukera izan zen konpainia eta giro ederrean.

Parte-hartzaileek, antolatzaileek eta bertaratutakoen esanetan, oso egun polita, ederra, koloretsua eta hurbila izan zen. Aho-zapore ederra utzi zuena denon bihotzetan, eta datorren urterako proposamen berriak eman eta jasoak dira, dagoeneko. Beraz, 2017 ere, izanen da Munduko Arrozen beste saio bat.

_DSC1173

Sare sozialetara gehitu

<< atzera