Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Zurrumurruen kontrako agenteen doako ikastaroa

Deseroso aurkitzen zara beste jatorrietako pertsonen inguruan hizketa iraingarriak entzuten dituzunean?

Paperak galtzen dituzu zurrumurru horiei aurre egin nahian, nolako arrakastarik gabe gainera?

BA,  EZ JARRI “ZURRU-UMORE” TXARREAN!

Formakuntza honekin hauxe lortu nahi da: talde sozial batzuenganako dauden estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurruak egonkortzen dituzten hizkeren inguruan , eta pertsona horiengan duten eraginen inguruan kontzientzia kritiko bat piztea.

Zurrumurruak hausteko, edota gutxienez horien inguruan zalantza sortzeko estrategiez hitz egingo dugu.

Gure eztabaidarako gaitasuna hobetu eta emaitza hobeak lortzeko estrategiak.

Azken finean, zurrumurruen kontrako agenteak formatzea bilatzen dugu. Egunerokoan gure inguruan entzuten ditugun zurrumurruak pixkanaka hausten joateko, hartara diskriminazioaren oinarrietako bat apurtuz.

DATAK: azaroak 10, 11 eta 17.

ORDUA: Ostiralak 17:00-20:00era, larunbata 10:00-14:00. 10 ordu

TOKIA: Sakanako Mankomunitatea. Lakuntza . Uriz 32 kalea.

NORI ZUZENDUA? Sakanako herritarrei orokorrean. Lehentasuna entitate, talde eta elkarteetako kideek izanen badute ere.

HELBURUAK:

-Beste pertsonekiko dugun ezagutza hobetu, aniztasunean elkarbizitza errazteko.

-Zurrumurru, estereotipo eta aurreiritzien inguruan hausnartu, eta nigandik desberdina denarekiko ditugun aurreiritzien oinarrian hausnartu.

-Zabalduen dauden zurrumurruei aurre egiteko estrategiak eskaini, komunikazio eta estrategia emozionalak landuz.

-Nafarroako Zurrumurruen Kontrako Sarera gehituko diren Zurrumurruen kontrako Agenteak formatu.

SAIOAK ETA HIZLARIAK:

1.Saioa: Zurrumurruan antzemateko tresnak. NUPeko kide batekin.

2.Saioa: Baina, zer diozu? Zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatibo eta emozionalak. Raquel Moreno, Soziologian lizentziatua, eta giza parte-hartzean espezialista.

3.Saioa: Nola praktikan jarri, Zurrumurruen Kontrako Agente izatea? Zurrumurruen Kontrako Nafar Sarearen aurkezpena.

IZEN-EMATEA ETA INFO +: azaroaren 7 arte, immigrazioa@sakana-mank.eus, edota 648070710 telefono zenbakian.

ANTOLATZAILEA: ZASKA, Nafarroako Gaztediaren Kontseilua

LAGUNTZAILEA: Sakanako Mankomunitatea

FINANTZAKETA: Nafarroako Gobernuko Bakea, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Orokorra