2017ko ekainaren 1an onarturiko aktak

June 2, 2017

Sakanako Mankomunitatean 17 batzarkide bildurik zirelarik, 2017ko apirilaren 3an eta apirilaren 12an buruturiko batzar orokorretako aktak onartu ziren ekainaren 1ean.

Apirilaren 3ko ez-ohiko batzar orokorrean onartu eta informatutako punturik esanguratsuenak honako hauek izan ziren:

- Arakilek ordezkari berriak izango ditu Mankomunitatean, hauek aurkeztutakoan, jakintzat eman da Mankomunitateko organoetan.
- Iribas-Irurtzun proiektuaren lizitazioa. Ezaugarrien eta azalpenen errepasoa egin eta gero, lanak Zuazo Ingenieros empresari esleitu zaio 19.000 eurotan.
- 2017ko aurrekontuaren exekuzio-oinarriak eta aurrekontuak. Proposatzen diren aurrekontuetan sarrerak 6.756.3,20 euro dira eta gastuak 6.742.063,70 euro. Aldeko 14 bozka, 3 abstentzio eta aurkako boto bakarrarekin onartu dira aurrekontuak. (Aktaren Pdfan zehaztapen gehiago).

Apirilaren 12an onartu eta informautako punturik esanguratsuenak honako hauek izan ziren:

- 2017ko plantila organikoaren proposamena bozkatu eta onartu zen aldeko 13 boturekin, 3 abstentziorekin eta aurkako boto bakarrarekin.
- 2017an idazkari lanpostua betetzeko deialdia 16 aldeko bozkarekin eta aurkako bakarrarekin onartua izan zen.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera