Album ilustratu bat sortzeko tailerra Altsasun

November 16, 2015

Abenduaren 18an, ostiralarekin, arratsaldeko 17:00etan, ilustrazio tailerra egingo da Iortia kultur gunean, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Aitziber Alonso ilustratzailea eta Yolanda Arrieta idazlea arduratuko dira tailerra emateaz. Parte hartzen duten umeek album bat nola egiten den ikasiko dute, hitza eta irudia elkartuz, bi profesionalen laguntzarekin. Lan horren mostratxo bat eramango du parte-hartzaile bakoitzak etxera.

Ekimena Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du, Etxepare sariaren egitasmoaren barruan, haurrak albumen mundura gerturatzeko.

Izen ematea Iortia kultur gunean egin behar da abenduaren 11 baino lehen: 948 564272 iortia@altsasu.net

Ilustrazio-tailerra-2-sakana-mank

Sare sozialetara gehitu

<< atzera