Album ilustratuak elkarrekin irakurtzen | Hitzaldi-lantegia

martxoa 11, 2020

NORK ESKAINIKO DU? Karla Fernández de Gamboa Vázquezek, Hezkuntzan doktorea, EHUko irakaslea eta album ilustratuetan aditua.

NORENDAKO DA? Guraso, irakasle, irakasle-gai, hezitzaile, zaintzaile eta bitartekariendako. Haur Literatura gustuko duen edonorendako.

NOIZ IZANGO DA? Atzeratu egingo da, data berria ezartzean jakinaraziko da.

NON IZANGO DA? Arbizuko Kattuka haur eskolan.

NON EMAN BEHAR DA IZENA? Lantegian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik euskara1@sakana-mank.eus helbidean.

ZEINTZUK DIRA HELBURUAK? 0-6 urte bitarteko umeendako gomendagarriak diren album ilustratuak aukeratzeko irizpideak, horiek irakurtzean kontuan hartu beharreko elementuak eta nola jardun azalduko du tailergileak.

ZAINTZA ZERBITZUA IZANEN DA


<< atzera