Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ASKOTARIKO SAKANA, ANIZTASUNA EREIN. URRI TRANSAREN AURKEZPENA

Urrian zenbait efemeride direla eta, urri transa ospatzen dugu. Trans izendatzen dugunean, jaiotzean (baita haurdunaldian ere) beren sexu-identitatearekin bat ez datorren sexu bat esleitzen zaien pertsonen errealitateaz ari gara, genitaletan soilik oinarritu direlako. Urteetako aldarrikapen sozialen eta ikerketa zientifikoen ondoren, ondorioztatu da pertsonen identitatea ez dutela genitalek zehazten. Norbaiten bizipenaz ziur egoteko modu bakarra, hari galdetzea dela.

Urri Trans honetan duela lau urte transexualitatea DSMtik (Buruko Nahasteen Diagnostiko eta Estatistikako Eskuliburua) atera zela ospatzen dugu. Eskuliburu honetan, urteetan zehar, hainbat modutan izendatzen da transexualitatea, bizipen horren desestigmatizazio saiakera gisa. Hala ere, gaur egun gizartearen parte handi batek bitxikeria/anomalia gisa ulertzen jarraitzen du. Horregatik jarraitzen dugu lanean identitate ez-hegemonikoen despatologizazio oso eta errealaren alde.

Aurten ere, Sakanan trans errealitatea ikustarazteko zenbait ekintza abiarazi ditugu, hala nola «Sentimientos encontrados” liburuaren aurkezpena, «Nire samurai txikia» dokumentalaren proiekzioa, Mari, Meri eta Lari antzerkia  eta beste batzuk.

Antolatu diren ekintzetan parte hartzera, Transexualitatea ikusaraztera eta  ezagutzera, iruditeria aldatzen laguntzera eta  zalantzan jartzera eta animatzen zaituztegu. Honela, pertsona guztiekiko zabalagoa, libreagoa eta errespetuzkoagoa izan dadin.