Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

AZAROAK 25 | IKUSTEN DUZU? GELDI EZAZU!

Aurten Sakanako Mankomunitateak eta zenbait Udalek elkarlanean azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, programazio bateratua antolatu dute azaroaren 17tik abenduaren 16ra.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

 

PROGRAMAZIOA

 

BINOMIO. DESIOA ETA INDARKERIARI BUELTA BAT. PORNOA. Sexu indarkeriaren prebentziorako antzerki foro parte hartzailea (EUS)

Azaroak 17, ostirala | 19:00etan | Etxarri Aranatz (Ikastolako soinketa gelan) | 12-18 urte bitarteko gazteentzat

“Nagore aztoratuta dabil azken boladan. Sentsazio fisiko berriak dira, ezezagunak. Hau izango ote da desioa?
Erakarpenak eta bere burua deskubritzeko gogoak bultzatuta, bere lehenengo harreman afektibo-sexualetan murgilduko da.”
Neska gazte baten istorioa da kontatzen dena, piezaren protagonista bera izanik, Nagorek jasan ditzakeen sexu indarkeriekin konfrontatzera eramango gaitu. Identifikatzeko gai al gara hauetako bakoitza?
Gure gizarteko edozein neskaren istorioa izan daitekeen honetan, Nagoren bizi duena “zer” den eta “nola” bizi duen aztertzea izango da helburua.
Hainbat gazteren kontakizuna jaso eta beraiekin elkartzetik sortutako pieza da antzezlana, gazteengandik gazteentzat eratutakoa hain zuzen.

*Aurretik izena eman behar da.
Taldeka izena eman daiteke.
berdintasuna@sakana-mank.eus

 


LA SAGA Antzezlana (ERD) – Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri

Azaroak 18, larunbata | 19:00etan | Olaztiko Kultur Etxean

Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian– alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du.

*Olaztiko Udalak antolatuta

 


HAURRAK ETA GAZTEAK; PORNOGRAFIAREN AURREAN NOLA ESKU HARTU Hitzaldia (EUS) – Ane Ortiz Ballesteros (Emaize sexologia zentroa)

Azaroak 20, astelehena | 17:30-19:30 | Arbizuko Udaletxean | Haur eta gazteen bidelagunei zuzendutako hitzaldia: irakasleak, gurasoak, hezitzaileak…

Gaur egungo aro digitalean pornografia inoiz baino eskuragarriagoa bihurtu da.
Pornografiaren hedapenak eta kontsumo goiztiarrak zalantzak sortzen dituzte erotikaren eta gorputzen pertzepzioan, maskulinitateari eta feminitateari buruzko kontsiderazioetan eta helduaroko harreman intimoen garapenean duen eraginean. Horregatik, ezinbestekoa da sexualitatea eta erotika modu integralean landuko dituzten hezkuntza-kontrapisuak egotea. Funtsezkoa da subjektu sexuatu errespetuzkoen, osasungarrien, adostuen, atsegingarrien arteko harremanak sustatzea, eta, jakina, giza sexualitatearen alderdi guztiak sakonago ulertzea.

 


EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroak 25, larunbata

Mobilizazioak Sakanako zenbait herritan

 


INDARKERIA MATXISTA KASUEN AURREAN ZEIN SALAKETA ETA DEFENTSA AUKERA DITUGU? EMAKUMEEN KONTRAKO ERASO MATXISTEN TRATAMENDU JUDIZIALAREN EZAUGARRI ETA DATU NAGUSIAK. Hitzaldia (EUS) – Irule abokatuak.

Abenduak 14, osteguna | 19:00etan | Lakuntzako Kultur etxean

 


HAURRAK ETA GAZTEAK, PORNOGRAFIAREN AURREAN NOLA ESKU HARTU. Hitzaldia (ERD) – Ane Ortiz Ballesteros (Emaize sexologia zentroa) 

Abenduak 15, ostirala | 17:30-19:30 | Irurtzungo Kultur Etxean

Gaur egungo aro digitalean pornografia inoiz baino eskuragarriagoa bihurtu da.
Pornografiaren hedapenak eta kontsumo goiztiarrak zalantzak sortzen dituzte erotikaren eta gorputzen pertzepzioan, maskulinitateari eta feminitateari buruzko kontsiderazioetan eta helduaroko harreman intimoen garapenean duen eraginean. Horregatik, ezinbestekoa da sexualitatea eta erotika modu integralean landuko dituzten hezkuntza-kontrapisuak egotea. Funtsezkoa da subjektu sexuatu errespetuzkoen, osasungarrien, adostuen, atsegingarrien arteko harremanak sustatzea, eta, jakina, giza sexualitatearen alderdi guztiak sakonago ulertzea.

 


BINOMIO. DESIOA ETA INDARKERIARI BUELTA BAT. PORNOA. Sexu indarkeriaren prebentziorako antzerki foro parte hartzailea (EUS)

Abenduak 16, larunbata | 19:00etan | Olaztin (Gaztetxokoan)