Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bizitzak erdigunera

Nafarroako 20 toki entitate  “Bizitzak erdigunera” kanpaina sustatzeko elkartu dira, tartean Sakanako Mankomunitateak, haien Berdintasun Zerbitzuen bidez jarri dute abian kanpaina bateratua

Entitate guzti horiek zainketen balioari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bateratua jarri dute abian. Kanpainaren lema  hau da: “LAS VIDAS AL CENTRO. BIZITZAK ERDIGUNERA”.

Covid-19ko krisiak berriz ere erakutsi du zainketa-krisi handi batean murgilduta gaudela; bizitzak ez daudela erdigunean.

Pandemiak eragindako egoera berri horiek lehendik zeuden eta ibilbide luzea zuten genero-desberdintasunei gehitzen zaizkie. Gaur egungo egoerak lanaren sexu-banaketa eta genero-estereotipoak indartu ditu, eta emakumeak dira gehien bat zainketen ardura dutenak.

20 Tokiko Entitate hauek kanpaina bera argudioz josten duten irudi bat, lema bat eta adostutako adierazpen bat partekatzen dute.

Irudiaz eta lemaz gain, kanpainak visual thinking euskarria du.

“LAS VIDAS AL CENTRO. BIZITZAK ERDIGUNERA”  lemak zainketa-lanen garrantzia eta horien beharra ikusarazi eta dimentsionatu nahi ditu, bizitzak zentroan jartzearen eta erantzunkidetasunaren beharra. Era berean, lemak hainbat erpin biltzen ditu:

  • Bizitzaren jasangarritasuna. Bizitzaren jasangarritasuna politiken eta gure antolaketa-sistemaren erdigunean kokatzea, kapitala eta onura ekonomikoa erdigunean jartzen dituen egungo eredua ordezkatuz.
  • Bizitzari eusten dioten zainketa-lanei, ordaindutakoei zein ordaindu gabekoei, etab. balioa ematea. Haiek gabe (bai etxe barruan, bai kanpoan: osasun sistema, gizarte lana, elikadura…) ezin da ezer mantendu. Mundua gelditu egiten da. Bizitzari ikusezinetik eusten zaio. Lan ikusezin hori emakumeek egiten dute %80an.
  • Zainketa-lanen banaketa eta erantzukizuna familietan. Denbora mugatua da, eta pertsona guztiek hartu behar dute, batzuk besteen lanaren kontura aisialdi gehiago izan gabe. Familien, enpresen eta Estatuaren arteko erantzunkidetasuna behar da zainketek dakartzaten ardurei erantzuteko orduan.

Ondorengo toki entitateak:

Ablitaseko Udala
Berriozarko Udala
Burlatako Udala
Cintruénigoko Udala
Corellako Udala
Estella-Lizarrako Udala
Uharteko Udala
Orkoiengo Udala
Pamplona/Iruñako Udala
Ribaforadako Udala
Tafallako Udala
Tuterako Udala
Aranguren Ibarreko Udala
Atarrabiako Udala
Zizur Nagusiko Udala
ERDI ALDEko garapen partzuergoa
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko OGZen  Mankomunitatea.
Sakanako Mankomunitatea
Noiango OGZen Mankomunitatea
Ultzamako OGZen Mankomunitatea
Izarbeibarreko Mankomunitatea