BookTubeak egiteko kedada

urtarrila 21, 2018

Sakanako gaztetxoen irakurtzeko zaletasuna Internet bidez sustatzeko helburuarekin, eta mundu mailan sekulako arrakasta izan duen booktube fenomenoa baliatuz, kedada bat antolatu dute Sakanako Mankomunitateak eta Ziordiko liburutegiak elkarlanean. Helburua da Maria Markotegi sarietarako booktubeak prestatzea. Horiek horrela, lehiaketa sustatzeko, eta parte hartu nahi dutenek kameraren aurrean nola jardun behar duten ikasteko, booktuber kedada antolatu da.

Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da booktubea. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da, liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Euskal booktuber komunitatearen parte izan nahi dutenek, nondik hasi ez badakite, lagunartean egingo diren kedadetan dute gehiago jakiteko aukera.

BOOKTUBEAK


<< atzera