Irailaren 5etik 30era bitartean www.bertsozale.eus webgunearen bidez izena emateko aukera egonen da Altsasuko, Etxarriko, Irurtzun eta Lakuntzako taldeetan. Altsasu (LH5-DBH3). Ostiralak, 16:00-17:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre. Altsasu (DBH4-Batxilergoa). Asteazkenak, 17:00-18:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre. Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Ostiralak, 17:30-18:30*, Maisu-maistren…

“EUSKARA AHORA”: EUSKALTEGIAN MATRIKULATZEKO DEI BATERATUA
Nafarroako Gobernuaren eta toki entitateen dirulaguntzek euskaltegiko matrikularen %80 eta %100 artean estaltzen dute Helduen euskalduntzea sustatzeko `Euskara Ahora´ kanpaina bateratua aurkeztu dute Nafarroako zenbait entitate eta eragilek: Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez; Nafarroako 33 toki entitatek —haien artean Sakanako Mankomunitateak—;…
AISIALDIKO BEGIRALEEN LAN-POLTSA
Harremanetan jartzeko edota curriculuma bidaltzeko euskara1@sakana-mank.eus helbide elektronikora idatzi.

2023KO MARIA MARKOTEGI ETA NANOIPUIN LEHIAKETEN SARI BANAKETA
Atzo, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Maria Markotegi eta Nanoipuin literatura lehiaketen sari banaketa egin zen Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Prentsa oharra MARIA MARKOTEGI Prentsa oharra NANOIPUINAK

ETXEPARE SARIA EMAN GABE GELDITU DA AURTEN
PRENTSA OHARRA
BADATOR MUSIKAZ BLAI EKIMENAREN BIGARREN EDIZIOA, EUSKARAZKO MUSIKA ZABALTZEKO HELBURUZ ETA NAFARROAKO EUSKARA ZERBITZU GUZTIETARA ZABALDUTA
Musikaz Blai euskarazko musika zabaltzeko Nafarroako toki entitateetako Euskara Zerbitzuen ekimena da. Haren bidez, ezagunak edo erreferentzialak diren hainbat herritarrek proposatutako euskarazko kantu zerrendak zabalduko dira Elaide.eus webgunearen eta tokiko komunikabideen bitartez. Zerrendak Youtuben eta Spotifyn daude. 2022an Nafarroako ipar-mendebaldeko…

BIZI FESTA 2023
Pasaden igandean Bizi Festa ospatu genuen Lakuntzako parkean Mankomunitateko 4 zerbitzuk elkarlanean antolatuta (Anitzartean, Euskara, Berdintasuna eta Kirola). 100 partaide inguru izan ziren eta urtero bezala, bizikletan ibilalditxo batekin hasi genuen eguna (Barranka txirrindulari taldeko lagunek gidatuta), ondoren gosari osasuntsu…

IRAKURKIDE | TXAKURREKIN IRAKURKETA TAILERRAK
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Biak Bat Elkartearekin batera, txakurrekin lagundutako irakurketa tailerrak antolatu dituzte. 2019an hasitako proiektu honen helburua, irakurketaren bidez, euskara sustatzearena da. Pasaden maiatzaren 15ean lehen saioa antolatu zen Irurtzungo Liburutegian. Hurrengoak Olaztiko eta Ziordiko Liburutegietan burutuko…

6. ELE FESTA: MINTZODROMOA ETA GEHIAGO
Sakanako AEK-k, Mintzakide programak eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 6. eLe festa antolatu dute Altsasuko foruen plazan. 12:00etan emanen diote hasiera mintzodromoarekin. Antolatzaileek euskara praktikatzeko gonbidapena egin diete euskaltegiko ikasleei, mintzakideei eta ekimenean parte hartu nahi duten euskaldunei. Gai jartzaileak Idoia Granizo…

EMAN ARNASA GUREARI
Larunbatean Sakanako Nafarroa Oinezen egitarauaren barnean eta Sakanako Mankomunitatearekin elkarlanean euskararen arnasgune eta Nafarroako D ereduari buruzko Eman Arnasa Gureari jardunaldia antolatu genuen. Larunbatean zabaldu genuen prentsa oharra hemen duzue eta HOTSEIN Adierazpena. Bestetik, Eman Arnasa Gureari jardunaldia Nafarroa Oinezen…