Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EUSKARARA HURBILTZEKO IKASTAROA

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kultur arteko Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak Euskarara hurbiltzeko ikastaroa antolatu dute, dohainik. 60 orduko oinarrizko ikastaroak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera emanen die ikasleei.
Ikastaroa bereziki antolatuta dago azken urtetan Sakanara bizitzera etorri diren herritarrendako eta, beraz, haiek izanen dute lehentasuna.

Euskarazko oinarrizko ikastaroari buruzko informazioa:

• Noiz?
Azaroaren 6tik martxoaren 13ra (60 ordu).

• Egunak?
Astelehena eta asteazkena, 9:30-11:30 (moldagarria).

• Non?
Etxarri Aranatzen.

• Norendako?
Lehentasuna izanen dute azken urtetan Sakanara etorri diren herritarrek.

• Helburua?
Euskararen eta euskal kulturaren oinarrizko ezagutza lortzea.

• Prezioa?
Dohainik.

• Izen-ematea:
Urriaren 25era arte.

Plaza mugatuak. Izen-emate ordenaren arabera beteko dira.