Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EKOMERKATUA

Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Zerbitzuak gonbidatu bezala parte hartu zuen larunbatean Altsasun ospatu zen Ekomerkatuan. Hondakin Zerbitzuaren hezitzaileek prestatutako  postuan konposta banatu genuen. Bien bitartez letxuak landatzeko aukera eman genuen Sakanan bildutako materia organikoarekin sortzen dugun konposta erabiliz. Prestatutako 50 letxuak hurbildu zirenek landatu eta  etxera eraman zituzten. Guztira 30 konpost zaku haundi banatu genituen eta 20 konpost zaku txiki.

Gainera hondakinak murrizteko egin daitezkeen hainbat ekintzaren adibide erakusketatxo bat jarri genuen: ur pitxerrak, bokateroak, botila berrerabilgarriak, poltsa berrerabilgarriak, granelean erosteko mailazo poltsak, edalontzi berrerabilgarriak, hilerokoarentzeko kopak, janari soberakinak etxera eramateko ontzi konpostagarriak, janari soberakinak probesteko errezetarioa, publizitaterik ez pegatinak, etab. Izan ere hondakin onena sortzen ez dena baita.

Informazio gidak eta zigarrokiñak gordetzeko estutxeak ere eskuragai izan genituen.

Hondakinak berrerabiliz eta birziklatuz egindako jolas eta jostailu sorta bat jarri genuen ere bai hurbiltzen zen edonork jolasteko tarte bat izan zezan. Askok ideiak hartu zituzte etxean ere hondakinak erabiliz jolasak sortzeko: mahai joko desberdinak, zibak, kariokak, kamioiak, igelaren jolasa, zankoak, pirriketa katie…

Hondakinak nola bereiztu behar diren eta Sakanan hondakin mota bakoitzak zein bidaia egiten duten ikasteko maketatxo bat ere jarri genuen. Haurrek oso gustora jolastu zuten hondakin motak irudikatzen zituzten txarteltxoak zegokien edukiontzian botatzen eta kamioietan UtzubarEKOgunera garraiatzen. Han hondakin mota bakoitzak zein norabide hartzen duen ikasi zuten: materia organikoa konpost plantara konpost bihurtzeko; papera eta kartoiak paper prentsara balatan egin eta Atarrabiako Solidus San Andresen papera birziklatua egiteko; ontzi arinak eta errefusa transferentzi gunera kamioi haundiagoetan kargatzeko, Ontziak Azkoienen dagoen Ontziak sailkatzeko plantara eramateko eta errefusa Tuterako El Culebrete Biometanizazio planta eta Zabortegira eramateko; sendagaiak  eta sendagai hondarrak botikara eta hondakin bereziak garbigunera.

Beste jolas batzuk ere aukeragai izan ziren hondakinen inguruan ezagutzak aberasteko. Alde batetik, hondakinen inguruko Hitza Pasa eta testa  eta bestetik Birziklaranking-a, hondakinak beren birziklagarritasunaren arabera sailkatzeko tableroa.

Murriztu, berrerabili eta birziklatu. Betiko leloa lantzeko postua izan zen.