Era euskaraz ikasten duten haurren gurasoendako baliabideak

martxoa 22, 2018

www.era.eus, euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko
plataforma digitala: eskolaz kanpoko jarduerak, aisialdirako proposamenak, euskarazko filmak,
marrazki bizidunak, kantak eta ipuinak eskuratzeko bideak eta askoz informazio gehiago.
era.eus plataforman aurki dezakezunaren adibideak:

Lotarako kantak: lasai eta goxo gurasoen altzoan.
Sehaska kantak kultura guztietan abesten dira, horien bitartez segurtasuna,
babesa edo hurbiltasuna transmititzen zaie umeei. Euskaraz
ere sehaska kanta ederrak iritsi zaizkigu belaunaldiz belaunaldi, ahoz
transmitituak; era.eus plataforma digitalean hainbat sehaska kanta
topatuko dituzu, baita eguneroko zereginetan egokiak diren bestelako
kantak ere (era.eus/baliabideak/musika).

Haurren munduko hitzak eta hizkera mota, hizkuntza aberatsa eskuratzeko bidea
Miresgarria da haur txikiek hizkuntzaren ezaugarri eta alderdi guztiak
ikasteko daukaten azkartasuna. Prozesu goiztiarra da, baina ez konplexutasunik
gabea. Konplexutasun hori arintzeko hizkuntza guztiek
badituzte haurrei bidea errazteko estrategiak (silaba gutxiko hitzak
edo onomatopeiak erabiltzea, esaterako). Estrategia multzo horri
“haur hizkera” deitzen zaio.
era.eus-ek euskarazko haur hizkeraren gida aurkezten dizu (era.eus/baliabideak/gurasoentzako-baliabideak)

  • 0-12 urteko kultur-agenda
  • Haurrentzako musika zerrendak
  • Gurasoentzako baliabideak…

<< atzera