Etxepare sarian lanak aurkezteko epea ireki da

urtarrila 25, 2021

Nafarroako toki-entitateetako hainbat Euskara Zerbitzuk sustatutako album ilustratuak sortzeko Etxepare sariaren deialdia ireki da. Egile eskubideen aurrerapen moduan 5.000 euroko saria eskaintzen da eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Lanak aurkezeteko epea 2021eko maiatzaren 7an, itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2021eko ekainaren 30a izanen da.

Antolatzaileak:

Agoizko Udala; Antsoaingo Udala; Atarrabiako Udala; Barañaingo Udala; Baztango Udala; Berriobeitiko Udala; Berriozarko Udala; Bortzirietako Euskara Mankomunitatea; Burlatako Udala; Esteribarko Udala; Garesko Udala; Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea; Estella-Lizarrako Udala; Malerrekako Mankomunitatea; Sakanako Mankomunitatea; Tafallako Udala; Uharteko Udala; Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua.

Laguntzailea: Pamiela

Etxepare saria – Oinarriak 2021


<< atzera