Uztailaren 21ean (osteguna) Koldo Zuazoren “Burundako hiztegia” liburua aurkeztuko da Altsasuko Gure Etxean.
MUSIKAZ BLAI. NAFARROAKO IPAR MENDEBALDEAN EUSKARAZKO MUSIKA ZABALTZEKO EKIMENA
Eremu geografiko horretan ezagunak edo erreferentzialak diren hainbat herritarrek proposatutako euskarazko kantu zerrendak zabalduko dira, bertako komunikabideen eta elaide.eus webgunearen bitartez. Bereziki gazteen artean baina baita publiko orokorrari begira ere zabaldu nahi den ekimena da. Hiru herritarrek proposatutako kantu zerrendekin…
EKOMERKATUA
Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Zerbitzuak gonbidatu bezala parte hartu zuen larunbatean Altsasun ospatu zen Ekomerkatuan. Hondakin Zerbitzuaren hezitzaileek prestatutako postuan konposta banatu genuen. Bien bitartez letxuak landatzeko aukera eman genuen Sakanan bildutako materia organikoarekin sortzen dugun konposta erabiliz. Prestatutako 50 letxuak hurbildu zirenek landatu eta …
Arkitekto tekniko eta aparejadore: onartu eta baztertuen behin betiko hautagaien zerrenda
Onartu eta baztertuen zerrenda Behin betiko onartu eta baztertuen ebazpena arkitekto tekniko eta aparejadore lanposturako
MANKen ordainagiriak
Ekainaren 15ean, 2. hiruhilekoari dagokion erreziboak giratuko dira. Gaurtik aurrera jasotzen diren aldaketak (kontu zenbakiak, katastro modifikazioak…) hurrengo hiruhilerako izango dira. Erreziboak uztailaren 4an kargatuko dira.
Turismo informatzaile kontratazio deialdia
Turismo informazio gunearen kudeatzaile lanposturako deialdia egin dute. Bi hilabeterako (uztailaren 01etik abuztuaren 31ra) lanaldi osoko lapostua izanen da. Aralarko San Migel Santutegiaren aurreko zabalgunean kokatutako informazio puntuan izanen da. Informazio gehiago
SAKANAKO EMAKUMEAK MARTXAN! | Autodefentsa tailerrak
Ekainaren 18an Gure Etxean (Altsasu) autodefentsa tailerra antolatu dute goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte. Izena emateko azken eguna ekainaren 15a izanen da (660 384 328 / 628 328 593)
BEGIRADA EZBERDIN BAT | Argazki erakusketa
Ekainaren 4tik 26ra Irurtzungo Pikuxarren “Begirada ezberdin bat” argazki erakusketa ikusgai egonen da. Pobreziaren kontrako Nafarroako Sareak utziak, Unai Beroiz kazetari eta argazkilariak ateratako argazkiek Nafarroako biztanleen bizi esperientziak plazaratzen dituzte. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00-22:00 Igande eta larunbatean 9:00-22:00
“ZURRUMURRUEN JASARI, BALOREAK ATERKI” Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren III. Lehiaketa
Sakanako Mankomunitatearen ANITZARTEAN Kulturartekotasun zerbitzuak Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren III. Lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea zabalik da ekainaren 30era arte. OINARRIAK
Garbitzaile lanpostua aldi baterako betetzeko azterketaren emaitzak
Azterketa emaitzak