Premini mailako Saskibaloi topaketak antolatu dira 8, 9 eta 10 urteko haurrei zuzenduak. Azarotik maiatzera luzatuko dira. Jolas lekuak Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasu izanen dira. Antolatzailea Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua izan da eta laguntzaileak Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasuko…
Sakanako XV. Herri Lasterketa
Sakanako XV. Herri Lasterketa Burundesa sari nagusian izen emateko epea zabalik dago. 6,9 kilometro dituen lasterketa urriaren 24an izanen da Urdiainen arratsaldeko 18:00etan. Sakanako Lasa Kirolak koparako puntuagarria izango da. Izen emateak: Helduak Urriaren 16 arte 6€ txip horia www.kirolprobak.com…
Sakanaren potentzial energetikoaren aurkezpena
Irailaren 25ean aurkeztu ziren Sakanako Mankomunitatearen egoitzan eskualdearen potentzial eoliko eta hidroelektrikoaren inguruan egin diren azterketa lanak. Azterketak, EHU eta Udalbiltzarekin elkarlanean burutu dira Sakanako Garapen Agentziaren energia arloko sentsibilizazio kanpainaren baitan. Amaia Araizek eta Xabier Larramendik buru dute lana…
Jolastuko gara?
Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Immigrazio Zerbitzuek elkarlanean gurasoendako jolas ikastaroa antolatu dute. Ikastarora joateko bi aukera daude: Arbizun edo Altsasun. Arbizuko tailerra urriaren 26an eta azaroaren 2an izango da Kattuka Haur eskolan 17:00etatik 18:30era. Izena emateko epea urriaren 20an amaituko…
Sakanaren potentzial eolikoa eta hidroelektrikoa
Sakanaren potentzial eolikoaren eta hidroelektrikoaren azterketa lanen aurkezpena izango dugu Amaia Araiz eta Xabier Larramendi EHUko ikasleen eskutik. Aurkezpena, irailaren 25ean goizeko 11:00etan izanen da Sakanako Mankomunitatean.
Jarduera fisiko espezifikoa egiteko ikastaroak
Minusbaliotasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoa egiteko ikastaroa antolatu du Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak. Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Sindromea duten pertsonen osasuna hobetzeko jarduera espezifikoa garatuko da bertan, baita Sentiberatasun Kimiko Anizkoitza dutenen pertsonen osasunerako ere.…
Musikoterapia eta psikomotrizitatea 2015-2016
Ez gaitasunen bat daukan Sakanako edozein pertsonari zuzendua musikoterapia eta psikomotrizitate tailerra antolatu du Mankomunitateko Kirol Zerbiztuak Sakanako Ez Gaituen elkartearen eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin. Hilabetean bi larunbatetan bilduko dira Altsasuko gaztegunean ordubetez talde bakoitzarekin goizeko 10etan hasita. Begiralea Maite…
Sakanako emakumeentzako atletismo eskola 2015
Urriaren 16an hasiko da Sakanako emakumeentzako atletismo eskola. Bi talde antolatu dira hastapena eta hobekuntza, guztiek ere ostiraletan izan en dute ikastaroa, lehenengoek 17:15etatik 18:00etara eta bigarrenek 18:00etatik 19:15etara. Altsasuko dantzalekuko atletismo pistan emango dituzte eskolak Mikel Lakuntza eta Aitor…
Igeriketa eta soinketa ikastaroa
Pertsona ez gaituentzako igeriketa eta soinketa ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak. Ikastaroa Aitor Mozo Villanuevak emango du eta Arbizuko kiroldegian burutuko da urriaren 5etik, maiatzaren 5era astelehen eta ostegun arratsaldeetan 17:00etatik 18:00etara. Jarduera dohainik da eta Askalats enpresaren laguntza jaso…
XXII. Sakanako bizikleta eguna 2015
Hemen da 22. urtez Sakanako bizikleta eguna, irailaren 27an izanen da. Aurtengoan goizeko 9:00etan Ziordian hasi eta Irurtzunen bukatuko da, urtero bezala, atsedenaldia Lakuntzan eginen da. Guztira 41,3 kilometro eginen dira eta 10 urtetik gorako pertsonentzat pentsatua dago. Partaideak biltzeko…