Jolastuko gara?

September 24, 2015

Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Immigrazio Zerbitzuek elkarlanean gurasoendako jolas ikastaroa antolatu dute. Ikastarora joateko bi aukera daude: Arbizun edo Altsasun.

Arbizuko tailerra urriaren 26an eta azaroaren 2an izango da Kattuka Haur eskolan 17:00etatik 18:30era. Izena emateko epea urriaren 20an amaituko da.

Altsasukoa azaroaren 9an eta 16an izango da Txioka haur ikastolan 17:00etatik 18:30era. Izena emateko epea urriaren 27an amaituko da.

Ikastaroa doanekoa da eta Dindaia fundazioak emango du. Izena emateko deitu edo idatzi honako zenbaki edo helbideetara:

948 464840 / 648 070 710

euskara@sakana-mank.com / immigrazioa@sakana-mank.com

JOLASTUKO_gara

Sare sozialetara gehitu

<< atzera