Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Euskalgintzarekin elkarlanerako diru-laguntzak, kontratuak eta hitzarmenak abian ditu Sakanako Mankomunitateak

Batetik, gaur, otsailak 5, Hitzarmenak Sinatu ditu Berria eta Garabiderekin. Berriari, zehazki, Euskararen erabilera gizarteko sektore guztietara zabaltzeko ahaleginean, Berria eta Nafarroako Hitza argitaratu eta euskara eta euskal kultura garatzeko azpiegiturak sustatzeagatik 1.500 € ko babesa emango dio hitzarmenak.

Garabiderekin sinatutako hitzarmenak ere 1.500 €ko ekarpena jasotzen du Sakanan bere proiektuak aurrera atera ditzan. Garabide Elkartearen zereginak dira, besteak beste, garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea eta haiei euskara eta euskal kulturaren esperientzien berri ematea.

Bestetik, Kontratuak adostu ditu Kontseilua eta Behatokiarekin. Kontseiluarentzat 1.500 €ko laguntza bideratuko da “Euskararen erabilera gizarteko sektore guztietara zabaltzeko ahaleginean bideratzen diren tokiko ekimenei euskararen eremu osoko perspektiba txertatzeko eta norbanakoen aktibaziorako programak koordinatzeko.”

Behatokiaren kasuan ere, 1.500 €koa izango da babesa, Aholkularitza juridikoa Sakanan Hizkuntz eskubideak behar bezala bermatzeko eta Sakanako Mankomunitateak euskararen defentsarako egoki jotzen dituen jarduerak eta ekimenak aurrera eramateko.

Gainera, irekita dago euskararen sustapena laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko epea ere (hemen deialdiak). Horien xedea da Sakanako euskalgintza eta euskara sustatzeko jarduerak diruz laguntzea. Eskabideak egiteko epea 2021eko martxoaren 31ra arteko izango da, eta laguntzaen kopurua, guztira, 147.700€koa.