Euskarazko udalekuak | 2019

martxoa 28, 2019

Euskara hutsezko udalekuen eskaintza zabala argitaratu da Sakanako haur eta gazteendako. Alde batetik, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko eskaintza dago; bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik dagoena; azkenik, familia osoarendako, Aek-ren familia barnetegiak. Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskara hutsezko udalekuetako egonaldiak diruz laguntzen ditu. Eskaerak iraila amaitu baino lehen aurkeztu behar dira.

 


<< atzera